Sasiburu saria etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Sasiburu saria etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2025-12-10

2025eko Sasiburu saria

 2025eko euskararen eguneko Sasiburu saria Aitor Gorostizarentzat izan da! 


      EUSKARAREN EGUNA.AITOR GOROSTIZA. SASIBURU SARIA 2025

   Iaz larrialdi linguistikoaz mintzatu ginen, baina konpromisotik abiatu gara indarraldira bidea

martxan jartzeko. Gelditze joera aldatu eta hizkuntzari beste bultzada bata emateko unea

da. Bi dira ildo nagusiak:

  • Hizkuntza politiketan jauzi bat bultzatzea.
  • Euskalzaletasuna indartzea.

     Abenduaren 27an Bilbao Arena euskaltzaleez beteko da eta Pizkunde berri baten lehen

txinparta bihurtu behar dugu. Itxaropena jorratzeko unea da baina ez itxarotekoa. Jauzia

orain egin behar dugu berandu izan ez dadin.

      Euskarari etorkizuna emateko ezinbestekoak dira euskalgintzak metatutako ezagutza, giza

kapitala eta engaiamendua. Eta jakina, euskalgintzako eragileei horren aitortza egitea.

Gure aurtengo sariduna urte askoan aritu da eta ari da profesional moduan euskararen

normalkuntzan herritar guztien hizkuntza eskubideak defendatzeko proiektuak gidatzen eta

bere aisialdian herrian edozein ekitaldi kulturalean bere ekarpena egiteko prest azaldu da.

Beti prest, arduraz, irribarrez eta lanaz.

       Homeroren Ulisesek bezala bidaia aberats batean abiatu da gaztetatik eta horretan dihardu

gogoz eta nekerik gabe. Gure sariduna Aitor Gorostiza da. Bera izan da eta bada

euskaltzale askoren gidari, profil baxuko lidergo xumea baina eraginkorra erakusten du eta

besteak bultzatzeko eta gidatzeko eta inspiratzeko adibide argia da.

        Aurtengo Korrikako leloa Aitorrekin bat dator: EUSKARA GARA.

        Aitor euskara da. euskaraz ari da, euskal kultura da eta euskal kulturan ari da.

Bera bezalako bidaiariak behar ditugu euskarak beti izango duen bere Itaka bideari

harrotasunez eusteko.

            Eskerrik asko Aitor eta sari merezi honetaz disfrutatu!!!!

            Euskaltzale eta kulturzale nekaezina. Zorionak!

            Argazkiak: Arkaitz Buron

2023-12-03

SASIBURU SARIA 2023

 Idoia Anzorandia Kareaga bertsolari barakaldarra izan da aurtengo Sasiburu saria, zorionak!



2022-12-01

ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO TXERU!

Gaur gure saria eta gure zorionak Txeru Garcia Izagirrentzat dira. Denok dakigu gaur egun Barakaldon euskara ikastea askoz errazagoa dela orain dela 40 urte baino.

Gaur, badira euskaltegiak, hiztegiak, liburuak eta beste horrenbeste baliabide. Baina orain 40 urte Txeru, beste hainbatekin batera, euskara ikasten hasi zen eta ordutik Txeruk hizkuntza mantendu, bultzatu eta defenditu du, alegia, maite duelako. Besteak beste, ikasi bezain pronto, irakasteari ekin zion eta AEKko irakasle izan zen 80ko urte latzetan. Bestalde, idazle emankorra dugu bera, izan ere Barakaldoko aldizkarian zenbait artikulu plazaratu ditu (adibidez euskalgintza barakaldon 1960-19809), eta hainbat liburu ere idatzi ditu, nabarmenenak Ibaibe Herri Ikastetxea eta Barakaldori buruzko bibliografia izaki.
Baina idazmena ez da bere dohain bakarra, musikan ere aritua baita, eta hala, Barakaldoko abestien bilduma ere argitaratu zuen. Horretaz aparte, ahozkotasunean ere trebea dugu, eta Sasiburuk antolaturiko hainbat hitzaldi eman izan ditu, baita beste elkarte batzuentzat ere.
Txeru euskaltzale amorratua izan da betidanik, hitzez eta ekintzez. Beti euskal elkarteen aldamenean eduki izan dugu, lagunduz eta hizkuntza sustatuz. Hala nola, Sasiburu euskara elkarteko bazkide izan da 30 urtez.
Horregatik uste dugu omenaldi xume hau merezi duela herri honi egindako ekarpen eskergagatik. Mila milioi esker, Txeru! Zugatik bagara eta izango gara!


2020-12-04

 SASIBURU SARIA 2020


Azken urteotan legez, Sasiburu Euskaldunon Elkartetik eta Barakaldoko Udaleko Euskara Zerbitzutik, gure herrian euskara sustatu, suspertu eta erabiltzeagatik lan egin duen pertsona, elkarte edo saltokia saritu nahi dugu.

Aurten, 2020an, Barakaldoko merkataritzan urtetan euskararen alde eta euskaraz lan egin duen Fasprint inprimategia saritzea erabaki dugu.

Gure herrian arnasgune bakarrenetarikoa izan zarete urteetan, konpromisoz eta ilusioz. Barakaldoko euskaldunak beti irribarre batekin hurbildu gara Fasprintera eta hori zeozergatik da, euskara eta euskal kulturaren aldeko bizitza osoko lan nekaezinagatik.

Gaur 250 arigune baino gehiago ditugu herrian.


Izan zinetelako gara, garelako izango dira.

             ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO!

                         

2020-12-03

EUSKARAREN ONDAREAK DOKUMENTALA

 



Gaur gaueko 20:00etan, Agustin eta Aurori 🤣🤣🤣, Sasiburu saria, Euskararen Ondareak... eta amaieran SORPRESA 😂!
🎉Nor izango da Sasiburu sariaren irabazlea?


2019-12-08

Sasiburu saria 2019

Pasa den abenduaren 3an, urtero bezala, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zen. Hainbat herritarrok, gizon zein emakume, zahar, heldu zein gazte, egun berezi honetako ospakizun desberdinetan parte hartu genuen Euskal Herri osoan zehar.

Barakaldon ere hainbat jarduera egin dira azken asteotan euskararen eguna ospatzeko, eta guztien artean, agian hunkigarriena, Haladzipo elkarteak Barakaldoko gainontzeko elkarte eta talde euskaltzale gehienekin batera egin zuen “Bizitza triste eta ederra” ikuskizuna izan zen. Bertan, zendu berria den Iñigo Muguruzari egin zitzaion omenaldia.

Barakaldoko Sasiburu elkartekook, jarduera eder hori aprobetxatu genuen Sasiburu Saria banatzeko. Barakaldoko sari honen bigarren edizioan, Endika Lahaine rapero barakaldarrari egokitu zitzaion saria, euskal kulturaren alde eta euskararen alde egin duen eta egiten duen lan eskergagatik. Une gogoangarriak bizi izan genituen abenduaren 3an ekitaldi horretara urreratu ginenok. Une horietako bat, zalantzarik gabe, Endikak saria jasotzean esandako hitzak izan ziren; bere gurasoei eskerrak eman zizkien euskara ikasteko aukera emateagatik.

Abenduaren 3ak arnasa hartu, indarrak bildu eta aurrera are gogotsuago egiteko indarrak eman zizkigun. Izan ere, datozen hilabeteetan erronka berriak datoz: euskaraldiaren bigarren edizioa, udalaren euskara sustatzeko ekintza plana aurrera eramatea, guztion artean Barakaldon euskara eta euskal kultura sustatzen laguntzen jarraitzea... Aurrera.

2019-11-28

EUSKARAREN EGUNA. BIZITZA TRISTE ETA EDERRA IKUSKIZUNA



  Euskararen egunaren bueltan hainbat jarduera izango ditugu Barakaldon.Horietako bat hauxe duzue HALADZIPO MUSIKA ESK0LAk antolatutako ikuskizuna Iñigo Muguruza arestian zendutako musikariaren omenez. Hala Dzipo  Euskararen Eguna ospatzeko antolatutako laugarren ikuskizunaren buru da berriz ere Barakaldo. 'Bizitza tristea eta ederra 'Barakaldoko euskaltzaleek sortutako ikuskizuna da, eta hainbat diziplina artistiko batzen ditu: musika, dantza, poesia, hiri kultura, bideo-proiekzioa, antzerkia...

 Ekitaldia doakoa da, eta 19:30ean hasiko da Barakaldo Antzokian. Sarrerak antzokiko leihatiletan egongo dira eskuragarri, eta gehienez launa gonbidapen emango dira .
  Hala Dzipo, Udal Txistu Bandak, Barakaldoko dantza taldeak, Aritza Rodriguez aktoreak, zirku eskolak, Kilika bertso eskolak eta Sasiburu  elkarteak  hartuko dute parte ikuskizunean. horretan.

 SASIBURU elkarteak  ere SASIBURU SARIA emango dio euskararen alde edo euskaraz lan eginez, nabarmendu den barakaldar bati.


 Animatu eta etorri! Antzokia euskaraz bete dezagun!!