2025-12-10

2025eko Sasiburu saria

 2025eko euskararen eguneko Sasiburu saria Aitor Gorostizarentzat izan da! 


      EUSKARAREN EGUNA.AITOR GOROSTIZA. SASIBURU SARIA 2025

   Iaz larrialdi linguistikoaz mintzatu ginen, baina konpromisotik abiatu gara indarraldira bidea

martxan jartzeko. Gelditze joera aldatu eta hizkuntzari beste bultzada bata emateko unea

da. Bi dira ildo nagusiak:

  • Hizkuntza politiketan jauzi bat bultzatzea.
  • Euskalzaletasuna indartzea.

     Abenduaren 27an Bilbao Arena euskaltzaleez beteko da eta Pizkunde berri baten lehen

txinparta bihurtu behar dugu. Itxaropena jorratzeko unea da baina ez itxarotekoa. Jauzia

orain egin behar dugu berandu izan ez dadin.

      Euskarari etorkizuna emateko ezinbestekoak dira euskalgintzak metatutako ezagutza, giza

kapitala eta engaiamendua. Eta jakina, euskalgintzako eragileei horren aitortza egitea.

Gure aurtengo sariduna urte askoan aritu da eta ari da profesional moduan euskararen

normalkuntzan herritar guztien hizkuntza eskubideak defendatzeko proiektuak gidatzen eta

bere aisialdian herrian edozein ekitaldi kulturalean bere ekarpena egiteko prest azaldu da.

Beti prest, arduraz, irribarrez eta lanaz.

       Homeroren Ulisesek bezala bidaia aberats batean abiatu da gaztetatik eta horretan dihardu

gogoz eta nekerik gabe. Gure sariduna Aitor Gorostiza da. Bera izan da eta bada

euskaltzale askoren gidari, profil baxuko lidergo xumea baina eraginkorra erakusten du eta

besteak bultzatzeko eta gidatzeko eta inspiratzeko adibide argia da.

        Aurtengo Korrikako leloa Aitorrekin bat dator: EUSKARA GARA.

        Aitor euskara da. euskaraz ari da, euskal kultura da eta euskal kulturan ari da.

Bera bezalako bidaiariak behar ditugu euskarak beti izango duen bere Itaka bideari

harrotasunez eusteko.

            Eskerrik asko Aitor eta sari merezi honetaz disfrutatu!!!!

            Euskaltzale eta kulturzale nekaezina. Zorionak!

            Argazkiak: Arkaitz Buron

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina