Adimen artifizialak euskaraz egin dezan erronka berri bat dugu: makinek gure hizkuntza ulertu eta hitz egin dezaten, lehenago irakatsi egin behar diegu. Horretarako, milaka ahots behar ditugu, milaka grabazio ordu euskaraz.
Barakaldoko eragileok hainbat ekimen martxan jarri ditugu proiektuari bultzada emateko:
AURKEZPENA
-Azaroak 15, asteazkena
-18:30ean
-Clara Campoamorren
MINTZODROMOAK:
-Azaroak 21, asteartea
-10:30ean + 18.30ean
-Anaien Zentroan (CIS eraikina)
Informazio gehiago eta grabaketak egiteko: www.gaitu.eus
Makinei euskaraz irakasteko kanpaina «Common Voice» nazioarteko ekimenaren barnean kokatzen da. Egitasmo irekia da, irabazi asmorik gabea eta kolaboratiboa, eta dagoeneko 105 hizkuntzatan hasiak dira ahots ekarpenak egiten.
Zure ahotsa garrantzitsua da
Ahots asko eta askotarikoak behar ditugu: adin tarte, genero eta mota guztietakoak. Eta zurea ere bai.
Guztion artean sortzen ari garen ahotsen datu-basea, gero enpresa guztiek erabili ahal izango dute euskarazko tresna eta aplikazio berriak sortzeko, euskaldun guztion onurarako.
Horretarako, sartu eta grabatu, mesedez, ahalik eta esaldi gehien . Oso erraza da.
Ekarpen polita egingo diogu gure hizkuntzaren eta kulturaren garapenari.