2013-04-09

OSKORRI BARAKALDO ANTZOKIAN






 Ostegun honetan, apirilak 11, Barakaldoko antzokian euskal musika talde ezagunetariko bat ikusi eta entzun dezakegu.

Oskorrikideek musika taldearen hastapenetik hainbat eta hainbat kanta
berri ondu zituzten Arestirekin elkar-lanean, beti ere Arestiren aldartez eta umorez, 1975ean Gabriel zendu arte.
Poetaren heriotzaz geroztik, harekiko lanak hainbat diskotan plazaratu ziren, plazaratu ere zabuka zebiltzan zirkunstantzia eta zentsuraren arabera, noski; horrela bada, 1975eko bukaera aldera eta 76eko erdialdera argitaratu singleetan, edo 1976 bereko amaieran editatu zen “Gabriel Arestiren oroimenez” delakoan. 1977ko “Mosen Bernat Etxepare, 1545” hartan; 1979ko “Oskorri” izen soilezko orduko LP bikoitzean munduratuak; eta azkenik, zentsurak luzaz reteniturik geroratuak baina, 1981ean “… eta Oskorri sortu zen” titulupean bildu zirenak.

30 urte luze pasata, Oskorri iturburuetara itzuli da, hainbat jarraitzaileren pozerako.