Aste honetan euskarazko zenbait jarduera interesgarri izango dugu.Hasteko, Euskararen aldeko mugimendu kolektibo eta hunkigarriena ate joka dugu berriro ere. 24. Korrika badator, eta Barakaldon izango dugu aurtengo edizioaren aurkezpena Martxoaren 4an, 19:00etan, Laguntasuna Elkartearen lokalean (Elexpuru Kalea 7, San Bizente).
Bestalde, Zuhaitz landaketa antolatu ditu Barakaldoko Eguzkik, Sasiburu elkartearen, Sukar Horiaren, Eguzkizaleak konpartsaren eta Bagatzako kontsumo taldeen laguntzaz Landaketa martxoaren 7an egingo dugu. Beurko Berria bus-geltokitik abiatuko gara, baina autobusez. Persona helduak, 3 euro; haurrak, doan.
Martxoak 7
Irteera, 9:00etan, Beurko Berria bus geltokitik. Autobusa 3 € helduak eta haurrak dohainik.
10:00etan, zuhaitz landaketa.
13:30ean, bazkaria Larrabetzuko txoko batean. Dohainik.
16:30ean, itzulera.
Izenematea: eguzkibarakaldo@gmail.com edo sasiburu@gmail.com
Oharra: botak eraman behar dira eta, badaezpada, aldatzeko arropa.
.png)
.png)