2026-06-12

X. HERRI LASTERKETA LLANOKO JAIETAN

 


   Aurten ostera ere LLanoko jai batzordekoek, SASIBURU elkartearen eta Barakaldoko AEK-aren laguntzaz 10. HERRI KROSA antolatu dute EUSKARAZ BIZI NAHI DUT leloarekin. 

SASIBURU elkartekook  Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu nahi dugu ekimen honetan parte hartzera. Haurrek nahiz helduek parte hartzeko aukera izango dute, zeren hiru lasterketa izango baitira: 

SENIOR, HELDUENTZAKO LASTERKETA. parte hartzaileek 6.750 m-tako ibilbidea egin beharko dute.

NOIZ: Ekainaren 20an, goizeko 11:00etan.

HAURRENTZAKO LASTERKETA. Ekainaren 20an, eguerdiko 12:00etan.
Umeek 250 eta 750 metrotako lasterketa burutuko dute.

Azkenik, 12:30ean HERRI LASTERKETA izango dugu guztiontzat. Bestalde, sariak zozketatuko dira parte hartzaile guztien artean.


                             ANIMA ZAITEZ ETA ERDU GUREKIN!!

2026-06-11

LAGUNTASUNA ELKARTEKO KURTSO BUKAERA

LAGUNTASUNA elkarteko lagunek ikasturteko azken Barakaldo Erromeria saioa antolatu dute San Bizenten. Ez galdu aukera!

Bestalde, igandean, dantza eskolari agur esateko festa izango dugu!
13.00ean, kurtso bukaerako emanaldi berezia Elizateko Plazan. 
Ez galdu Laguntasunako txiki, gazte eta ez hain gazteek urte osoan zehar egin duten lan aparta!!

#Laguntasuna #dantzaplaza
 

2026-06-10

BARAKALDOKO MINTZODROMOA


 Berriro ere Barakaldoko Mintzodromoa izango dugu laster. Animatuko zara euskara kalera ateratzen? Aukera ezin hobea duzu:

  • Barakaldoko Mintzodromoa
  • Ekainaren 15ean.
  • Clara Campoamor Kulturgunean.
  • Bi saio:
    • 10:30 – 11:30
    • 16:30 – 17:30