ginkana etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ginkana etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015-12-06

2015eko Euskararen Ginkanako memoria

Aurtengo Euskararen Ginkana amaitu da eta ekitaldi honetarako prestatu dugun material guztia argitara ematen dugu. Baita jokalariek lortutako emaitzak ere (azken orrialdean):

Ginkanan zenbat jokalari zeuden jakin nahi duzu?
Eta besteak zein probara arte heldu ziren?
Eta zubia hartu ote duten?
Eta txanponik erabili duten?
Eta zein bide aukeratu ote zuten?
Ginkanako proba guztiak eta beraien erantzunak kuxkuxeatu nahi duzu?
Antzeko ginkana bat prestatzeko inspirazio bila zabiltza?
Euskararen Ginkanako memoria ikuskatu ezazu ea zure jakin-mina asetzen duzun :-)

2015-10-19

Euskararen Ginkana 2015

Barakaldon Euskararen Ginkanako aurreko edizioak oso harrera ona izan zuen. Jende dezentek parte hartu zuen eta denak errepikatzeko gogoekin geratu ziren. Bada, jokoaren edizio berri bat prestatu dugu eta zuk jokatu behar duzu. Baita zure lagunek ere. Barre ederrak botako dituzu!



Ginkanaren ibilbidea, proba motak, arauak, sariak eta abar hemen zehazten dira:


Aurreko dokumentu atxikitua ikusteko arazoak badituzu, saiatu dokumentu osoarekin.

Abenduraren 3an, euskararen nazioarteko egunean, ginkanako irabazleak nortzuk izan diren iragarriko dugu. Parte hartzaileekin jaitxo bat ere ospatu nahi dugu sariak banatzen ditugunean.

Abendurarte denbora dezente dago eta beraz, ginkana hasita badago ere inolako arazorik gabe has zaitezke zu ere jokatzen. Jokatzen hasteko sasiburu.ginkana@gmail.com helbidera mezutxo bat bidali besterik ez duzu eta handik gutxira, lehen proba egiteko jarraibideak jasoko dituzu zure postontzian :-)

Probak zer nolakoan izango diren ideia bat har dezazun, hemen dituzu adibide pare bat:

1. adibidea
Zer deitu naizu?
2. adibidea
Zerrenda honetatik zein hitz dago lekuz kanpo?
  • Besarkatu
  • Ferekatu
  • Xuxurlatu
  • Laztandu
  • Ainguratu
  • Musukatu
  • Zurrupatu
  • Miaskatu
Egiguzu kasu, oso onddo pasatuko duzu eta. ANIMATU!

2012-12-09

Euskararen ginkanako memoria

Euskararen Ginkana amaitu zen eta ekitaldi honetarako prestatu dugun material guztia argitara ematen dugu. Baita jokalariek lortutako emaitzak ere (azken orrialdean):



Frogak zeintzuk ziren jakin nahi duzu?
Erantzunak zeintzuk ziren jakin nahi duzu?
Jokalariak nola moldatu ziren jakin nahi duzu?
Antzeko ginkana bat prestatzeko inspirazio bila zabiltza?
Euskararen ginkanako memoria ikuskatu ezazu ea zure jakinmina asetzen duzun :-)

2012-11-26

EUSKARAREN GINKANAKO JAIA

SASIBURU elkarteak antolatu duen euskararen ginkana amaitzear dago, eta jarduera dibertigarri hau amaitzeko jai txiki bat antolatu dugu datorren ostiralerako, azaroak-30, gaueko 20:30etatik aurrera Eguzki eta Dantzari tabernen aurrean lotuko garelarik.
 Orain arteko parte hartzea ederra izan da, eta oso gustura gaude Barakaldoko hainbat euskaldunek izan duzuen parte hartzearekin.Ostiraleko festa honetan  Bertso Eskolako bi bertsolari izango ditugu; horretaz gain  kamiseten zozketa, pintxoak, ginkanako irabazleei sari banaketa...

HATOR ETA ONDO PASA GUREKIN  OSTIRAL HONETAN!!

2012-11-08

Ginkanako jaia Azaroaren 30ean


Euskararen Ginkanako antolatzaileok joko honekin bilatzen genuen helburuetako bat, Barakaldarron artean euskararen erabilera sustatzea zen. Zoritxarrez, jokoaren hartu-eman gehienak idatziz izan dira eta horregatik, azaroaren 30ean, arratsaldeko zortziretan, hurbildu nahi duzuen jokalari guztioi elkar ezagutzeko gonbitea luzatzen dizuegu. Ziur hainbeste frogaren ondoren hamaika kontu izango ditugula hitz egiteko... eta nola ez, euskaraz!

Jai txiki bat ospatuko dugu eta sari banaketa bertan egingo dugu. Egia esan, ginkana hurrengo astean bukatuko da baina jai egunak direla eta, egun horretan biltzea erabaki dugu. Ordurako batek baino gehiagok ibilbidea bukatua izango du eta sariak banatu ahal izango ditugu. Festara zatozten jokalarien artean, Euskaraz Bizi Nahi Dut lau kamiseta ere zozketatuko ditugu

NOIZ? Azaroaren 30ean (ostirala), 20:00retan
NON? Dantzari tabernan (Barakaldoko Hizkuntza Eskola ondoan dago)
NOR? Ginkanako antolatzaileak, jokalariak, Sasiburuko kideak, lagunak...
ZER? Musika, janari pizkat eta giro euskalduna :-)

ETORRI BEHAR ZARA!

2012-10-10

Euskararen ginkana

Datorren astean joko dibertigarri bat hasiko dugu e-mail bitartez izena ematen duten guztien artean. Barakaldon ezaugarri hauekin ospatzen den lehen ginkana da eta zuk jolastu behar duzu. Baita zure lagunek ere. Barre ederrak botako dituzu!



Ginkanaren ibilbidea, froga motak, arauak, sariak eta abar hemen zehazten dira:


Aurreko dokumentu atxikitua ikusteko arazoak badituzu, saiatu dokumentu osoarekin.

Abenduraren 3an, euskararen nazioarteko egunean, ginkanako irabazleak nortzuk izan diren iragarriko dugu. Sariak oso erakargarriak dira...

Abendurarte denbora dexente dago eta beraz, nahiz eta ginkana hasita egon, parte hartu zuk ere! Helbide honetara zure izen eta abizenarekin mezu elektroniko bat bidaltzea besterik ez duzu ginkanan sartzeko: Handik gutxira, lehen frogarako azalpena jasoko duzu zure postontzian :-) Froga egin nahi duzu? ANIMATU!