2021-11-13

BERTSO AFARIA BARAKALDON


Barakaldoko IBARRAKALDU elkarteko kideek ostera ere hainbat jarduera prestatu dute Herrien arteko Folklore Jaialdian.Oraingoan jarduera horretako baten berri eman nahi dizuegu:

BERTSO AFARIA

Bertsolariak: Ane Labaka eta Jone Uria.

NON: IBARRAKALDU ELKARTEKO EGOITZAN

NOIZ: AZAROAREN 26an

TXARTELAK SALGAI: Ibarrakaldu elkartean, AEK-ko euskaltegian, HALADZIPO musika eskolan.



Azaroaren 26an, bertso afaria egingo da, eta Ane Labaka eta Jone Uria bertsolariek parte hartuko dute. Afaria Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan izango da, 21:30ean.
Afariak 15 euro balio du eta txartelak toki hauetan eskura daitezke: Ibarra-kaldu elkartean, Barakaldoko AEK euskaltegian eta Hala Dzipo musika eskolan.
Azkar ibili, sarrera barik ez geratzeko!

MENU ARRUNTA
Sarrerakoak:
Kroketa
Ogitxoak eta natxoak bustitzekoekin
1. platera:
Entsalada epela (askotariko urazak, pikillo piperrak, kipula, zizak eta intxaurrak)
2. platera:
Lasaña
Postrea:
Gazta tarta

BARAZKIJALEENTZAT

• Dena berdina da, baina bigarren platera, barazki lasaña


ANIMA ZAITEZ ETA EROSI TXARTELA!

2021-11-10

Barakaldon: "Haurren aurrean, helduok heldu"

 Haurren aurrean, helduok heldu,  haurren zuzeneko heldu erreferenteek, (guraso, hezitzaile, senide, lagun…) beraien arteko, hau da, HELDUEN ARTEKO,  hizkuntza-praktikak aldatzeko eta euskara gehiago erabiltzeko aktibazio ekimena da.

Azaroaren 22tik abenduaren 5era bitartean, eremu informaletan (parkeak, plazak, terrazak, etxea…) gauzatuko da ekimena.

 ZER EGINGO DA BARAKALDON? 

👅Tailerrak, parkeak euskaraz eta gurasolagunen magia saioa! 

👉Eman izena: euskara@barakaldo.eus



 
HAURREN AURREAN,  HELDUOK EUSKARAZ!