2021-11-13

BERTSO AFARIA BARAKALDON


Barakaldoko IBARRAKALDU elkarteko kideek ostera ere hainbat jarduera prestatu dute Herrien arteko Folklore Jaialdian.Oraingoan jarduera horretako baten berri eman nahi dizuegu:

BERTSO AFARIA

Bertsolariak: Ane Labaka eta Jone Uria.

NON: IBARRAKALDU ELKARTEKO EGOITZAN

NOIZ: AZAROAREN 26an

TXARTELAK SALGAI: Ibarrakaldu elkartean, AEK-ko euskaltegian, HALADZIPO musika eskolan.



Azaroaren 26an, bertso afaria egingo da, eta Ane Labaka eta Jone Uria bertsolariek parte hartuko dute. Afaria Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan izango da, 21:30ean.
Afariak 15 euro balio du eta txartelak toki hauetan eskura daitezke: Ibarra-kaldu elkartean, Barakaldoko AEK euskaltegian eta Hala Dzipo musika eskolan.
Azkar ibili, sarrera barik ez geratzeko!

MENU ARRUNTA
Sarrerakoak:
Kroketa
Ogitxoak eta natxoak bustitzekoekin
1. platera:
Entsalada epela (askotariko urazak, pikillo piperrak, kipula, zizak eta intxaurrak)
2. platera:
Lasaña
Postrea:
Gazta tarta

BARAZKIJALEENTZAT

• Dena berdina da, baina bigarren platera, barazki lasaña


ANIMA ZAITEZ ETA EROSI TXARTELA!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina