2011-11-19

Hostoak Barakaldoko antzokian



Asteburu honetarako pare bat proposamen ekartzen dizkizuegu:
Bihar, azaroak-20, Barakaldoko antzokian arratsaldeko 19:00etan  HOSTOKi zeneko ekitaldi ederra izango dugu AMAREN ALABAK, KUKAI eta OREKA TX taldeen eskutik.

Bestetik, Bilboko zinema aretoetan GARTXOT izeneko filma izango dugu ikugai.
Animaziozko pelikula berezia estreinatuko dute aste honetan: "Gartxot". Arturo Campion idazle nafarrak utzitako koblakariaren istorioa dugu. Film hau euskaraz dago egina eta azpitituluak erdaraz dituela ikusi ahal izango dugu.
Bestalde,    Benito Lertxundiren musika eta Asisko Urmenetaren marrazkiak besteak beste dituela esan behar dugu.

ONDO PASA.

2011-11-16

Berbazinema::"80 egunean" filma


Bihar azaroaren 17, osteguna, euskal zinemaz gozatzeko beste aukera bat izango dugu Barakaldon.

 ZER:   "80 egunean"  filma

 NON: San Bizenteko kultur etxean,


 NOIZ:  AZAROAK17, arratsaldeko 19:00etan.

 Axun, 70 urteko emakumea, alabaren senar ohia zaintzera joango da ospitalera. Bere ezustekoa, ondoko gaioa zaintzen duen emakumea Maite da, nerabezaroko lagun mina, 50 urte luzeetan ikusi ez duena. Gaztetan zuten kimika oraindik bizirik dagoela somatuko dute berehala. Axolagabe gozatu eta dibertitzen dira elkarrekin, Axun, Maite lesbiana dela jabetzen den arte.

Informazio gehiago: http://www.80egunean.com


















2011-11-14

XENTIMORIK GABE ANTZEZLANA

SASIBURU elkartekoek ekintza dibertigarria bat antolatu dugu datorren asteko ostegunerako, azaroaren 24an, San Bizenteko kultur etxean.

ZER: XENTIMORIK GABE antzezlana.
NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEAN.
NOIZ: AZAROAK-24, OSTEGUNA, 19:30AN.

Sarrera: DOAN

HATOR ETA ONDO PASA EUSKARAZ!!