2016-12-13

BERBALAGUNON TOPAKETA

Datorren ostiralean abenduak-16, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Barakaldoko Berbalagunok beste jarduera gozagarria bat daukagu:

BERBALAGUNON TOPAKETA NAFARROA KANTA TALDEAREKIN.

noiz: abenduak-16, ostirala, arratsaldeko 19:00etan.
non: GRAN PARADA TABERNA. (SAN BIZENTE kalea).

Erdu gurekin ondo baino hobeto pasako dugu eta!

2016-12-06

TXAKOLINAREN MUNDUAN.GAZTE BULEGOA



Barakaldoko Gazte bulegokoek jarduera interesgarria antolatu dute 18 eta 35 urte arteko gazteentzat:


MURGIL ZAITEZ TXAKOLINAREN MUNDUAN (EUSKERAZ)

Eguna: abenduak 17an. 10:30 -16:00


Izen ematea: abenduaren 5etik 12ra. Gazte bulegoan.

Lekua: Morga eta Gernika

Prezioa: 

Barakaldarrek: 5,25€ / Beste udalerrietakoek: 8,40€

 

Pirritx, Porrotx eta Marimots pailazoak antzokian.


Aurtengo gabonaldian Barakaldoko umeek euskal pailazo ospetsuenak ikusteko aukera izango dituzte: Pirritx, Porrotx eta Marimots.
NOIZ: ABENDUAREN 22AN. Arratsaldeko 17:00etan eta 19:00etan.

Basoari urtero iristen zaio udaberria; kukuak esnatu, elurrak urtu eta landareak loratzen direnean. Euskarari ostera, urte birik behin; Korrikarekin batera. Korrikako kilometro bakoitzean lekukoa pasatzen dugu euskaldunok eskurik esku, maitasunez. Lekukoa airean dabil, lurrik ukitu gabe, barruan mezu sekretu bat gordeta, sudurgorriok zuen herriko jaialdian zabalduko duguna. Eman, hartu, jaso, pasa… aurrera… Badaramagu euskara etorkizunera!
Eros itzazu txartelak agortu aurretik!


2016-11-30

GARAGARDO TAILERRA BERRIRO



SASIBURU elkartekook aurreko saioaren arrakasta ikusita eta interesatuta zeundeten zenbait lagunek tokirik gabe geratu zinetela eta, GARAGARDOARI BURUZKO HITZALDI-DASTAKETA ostera ere antolatu dugu.

ZER: GARAGARDOARI BURUZKO HITZALDI-DASTAKETA

NOIZ: ABENDUAK-14, ASTEAZKENA,  ARRATSALDEKO 19:00ETAN.

NON: ERRONTEGIKO AUZO ELKARTEAN.(BIZKAIA KALEA 41).


IZEN EMATEA: EMAILEZ MEZUTXO BAT BIDALIZ ZEURE IZEN DEITUREKIN GEURE POSTA ELEKTRONIKORA.

GEURE POSTA ELEKTRONIKOA: SASIBURU@GMAIL.COM

ANIMA HADI ETA  ERDU GUREKIN!!

2016-11-28

EUSKARAK 365 EGUN




Pauso bat aurrera 


EUSKALTZALEEN TOPAGUNEAN ELKAR-LANEAN EUSKARAK 365 EGUN KANPAINAN PARTE HARTU DUGU. HONA HEMEN KANPAINA HORRETAKO AGIRIA.

LELOA HAUXE DUZUE:"EUSKARAK 365 EGUN, PAUSO BAT AURRERA"

Pausoa; mugimendua sortzen duena.
Auzoko herritarrek euskaraz bizitzea erabaki dute, lehen, bigarren eta azken hitza euskaraz eginez. Astebetez euskarari eusten hasteak, urtetarako arrastoa utziko du. Mugimendua sortzen da, ehunka herritarren erabaki eta ekintzek milaka lagunen hizkuntza ohituretan eragina dutenean.

Urratsa; bakoitzak dagoen lekutik ematen duena; norberarena, propioa.
Marisol eta Enriquek euskaltegian izena eman dute, euskara ikasten hasi dira.
Anak bere bilobarekin hitz egiteko euskara ulertu behar duela erabaki du.
Michelle eta Nerea mintzalagun taldean herriko euskaldunen sarea zabaltzen ari dira.
Lutxok hilabetez euskara hutsean bizitzea erabaki du.

Pausoa; kontzienteki egiten dena, norabide batean egiten dena.
Elkarte gastronomikoko batzarrak euskaraz egiten dira orain.
Udalak euskara lan hizkuntza eta herritarrekiko lehentasunezko komunikazio hizkuntza izango dela erabaki du.

Urratsa; taldean edo bakarka egin daitekeen ibilaldi baten hasiera.
Auzoko harategian euskaraz irakurri daitezke errotuluak eta produktuen izenak, euskaraz egin ahal izango dira erosketak, harakina ulermena lantzen ari da.
Herriko kirol taldeek euskaraz egingo dituzte entrenamenduak; prestatzaileak euskarazko saioak zuzentzeko gertu daude.

Pausoa; handia edo txikia, baina sendoa, atzera bueltarik ez duena
Kevinek lagun euskaldun guztiei esan die berari euskaraz hitz egiteko, ulertzeko gai dela eta entzunez gehiago ikasi nahi duela.
Gaizkak prentsaurreko guztiak hasten ditu euskaraz.
Lorea herriko euskaltzaleen elkartera hurbildu da, euskaraz bizitzeko duen ideia bat martxan jartzera.


Pauso bat aurrera emateko garaia da; zuk, nik, hark, haiek, guk euskaraz bizitzeko urratsak ematekoa.

Pauso bat, bi, hiru,… milaka urrats emateko ordua da; euskaraz bizi nahi dugunok, euskaraz jakin ez arren gizarte euskaldunago bat desio dutenek, agintariek, herriko elkarteek, ikasle, enpresari, sindikalista eta langileek; bakoitzak bere lekutik, euskararen herria edukiz betez ekarpena egiteko ordua. 

Euskarak 365 egun ditu, euskaldunok urte osoa pauso berriak emateko.




2016-11-22

EUSKAL ASTEA BARAKALDOKO HIZKUNTZA ESKOLA



Aurten Nazioarteko euskararen egunaren harira Barakaldoko hizkuntza eskolakoek zenbait jarduera interesgarri antolatu dute.

HITZALDIA:

" Barakaldo euskalduna: ez hain gutxi, ez hainbeste". Ander Ros irakaslearen eskutik.
Noiz: AZAROAK-28, arratsaldeko 17:00etan.



BERTSO SAIOA: Ibon Ajuria, Onintza Enbeita, Ander Elortegi.
Noiz: AZAROAK-30, arratsaldeko 19:00etan.

Txangoa: DURANGOko AZOKAra irteera.

Anima zaitezte eta parte hartu!!

2016-11-21

Umeentzako antzezlana Gurutzetan

ARTE ESZENIKOEN EGITARAUA FAMILIAKIDE GUZTIENTZAT

Datorren larunbateanazaroaren 26an,Gurutzetako kultur etxean “CHEF CHOF” antzezlana antolatu dute 4 urtetik 9 urte arteko umeentzat  

EGUNA:   Azaroaren 26a, LARUNBATA.

ORDUA:    18:00

ANTZEZLANA:  “CHEF CHOF”

             (4tik 9 urtera) (euskaraz) (umore antzerkia)

Konpainiak egindako pedagogi aholkuak kontuan izanik, eta ikuskizunaren kalitatea bermatze aldera (aktore-aktoresen lana eta ikusleak errespetatzeko), 3 urtetik beherakoek ez dute sartzerik izango (ez da 3 urtetik beherakoentzako sarrerarik salduko), proposamenaren edukia eta iraupena  egokiak ez direnez,  umeak aspertu egingo liratekeelako.  

KONPAINIA:  TROKOLO TEATRO

TOKIA:    Gurutzetako Zentro Zibikoan,  Balejo, 4 - Barakaldo.

HARREMANETARAKO TEL.:  944 789 485

SARREREN PREZIOA:  Helduak:  3€   /   Haurrak: 2€

SARRERAK SALGAI DAUDE DAGOENEKO!!


2016-11-19

“Euskal harria – Euskara herria” IKUSKIZUNA

Aurten  “Euskal harria – Euskara herria” antolaturiko ikuskizuna izango dugu Barakaldon. Euskararen ondarea eta, batez ere, euskalgintzan eta euskal kulturgintzan aritzen direnen lana eta ahalegina goraipatu nahi dituen ikuskizuna dugu.
. Herriko elkarteek herriarentzat sortutako ikuskizuna; haiek protagonista!!
  • “Euskal harria – Euskara herria” musika-ikuskizuna
  • Abenduak 1, 20:00etan
  • Barakaldoko Antzokia
  • Sarrera doan (gonbidapena behar da!)
  • Gonbidapenak:
    • Erreserbatu nahi duzu? (azaroaren 22ra arte)
      • Hala Dzipo musika eskolaren bidez (El Rosario z.g. /94 438 55 41)
      • Euskara zerbitzuaren bidez (euskara@barakaldo.org / 94 478 92 41)
    • Azaroaren 25etik aurrera:
      • Antzokiko txarteldegian (ohiko ordutegian)
    • AIMA ZAITEZ ETA JOAN IKUSKIZUN EDER HAU IKUSTERA!!

2016-11-18

ELIKAGAIEN MANIPULAZIOA


GAZTE BULEGOko lagunek ELIKAGAIEN MANIPULAZIOA tailerra antolatu dute gazteentzat. Tailer horretara apuntatzeko epea azaroaren 25ean amaituko da.Tailerra dohainik izanda ere, 10 euroko fidantza utzi behar da izena ematean.
Informazio zehatzagoa izateko jo ezak/ ezan gazte bulegora.


2016-11-15

SEKULAKO BERTSO AFARIA


Ibarrakaldu elkarteko lagunek "Herrien arteko XX. folklore jaialdia" dela eta, sekulako bertso afaria antolatu dute:

SUSTRAI COLINA (Iparraldeko egungo txapelduna) eta FREDI PAIA (Bizkaiko egungo txapelduna).

NOIZ: 2016KO AZAROAREN 26an, larunbata.

SALNEURRIA: 15 EURO.

Sarrerak ondoko lekuetan salgai: Argalario tabernan,Ibarrakalduko egoitzan, Barakaldoko AEK-n eta Irrintzi tabernan (Arrontegin).

ANIMA ZAITEZ ETA EROS EZAZU ZEURE TXARTELA!!



2016-11-06

Barakaldo ez hain grisa, ez hain erdalduna.



Barakaldo grisa, itsusia, kutsatua, erdalduna… Behin eta berriro entzuten ditugun topikoak, geuk ere ia-ia sinetsi ditugun klitxeak. Halakoa da, benetan, Barakaldo?
Duela gutxi HAMAIKA telebistan Barakaldori buruzko saio interesgarria eman dute. Hemen duzue:

2016-10-31

GARAGARDOARI BURUZKO HITZALDIA/ DASTAKETA

SASIBURU elkartekoek garagardoari buruzko hitzaldia-dastaketa antolatu dugu Errontegiko auzo elkartean (BIZKAIA kalea, 41). Leku mugatuak daudenez gero interesatuta bazaudete eman ezazue izena ahalik eta lasterren geure helbide elektronikoari mezutxo bat idatziz, zeuen izen deiturak eta telefonoa emanez azaroaren 14a baino lehen.

NOIZ: Azaroaren 16an.19:00etan
NON: Errontegiko auzo elkarteko lokalean (Bizkaia kalea 41) dastaketa. 
Animatu eta eman izena, plazak mugatuak dira eta!
Apuntatzeko: sasiburu@gmail.com

2016-10-28

Zuberoako Sohütako "Eperra" ikastolaren alde

LAGUNTASUNA elkarteko kideek azken urteotan legez Zuberoako Eperra ikastolaren aledko kanpaina txiki bat antolatu du:

Zuberoako Sohütako "Eperra" ikastola finantzatzeko bertako produktuekin Eguberrietarako otartxo batzuk saltzen dituzte, Ahuski Otarreak. www.ikaskoli.eu

Eskualde bakoitzean bertako euskara eta kultur elkarteen bidez kudeatzen da otarre-banaketa. Gurean (Ezkerraldea - Meatzaldea), Laguntasuna Kultur Elkartea da arduraduna.

Prezioa 40 eurokoa da. Otarrearen edukia hauxe da:

•Ardi gazta (450 gr)
•Ahate gibela (125 gr)
•Bixkotx poltxa bat “artisanala” (150 gr)
•Eztia (500gr)
•Euskal xerriki patea (200 gr)
•Euskal xerriki odolkia (200 gr)

Otarreak jasotzeko argibideak:
- Otarreak erosteko:Abenduaren 12a baino lehen sartu behar da dirua (40,-€) 3035.0157.24.1571020400 kontuan (Laboralkutxa - LAGUNTASUNA Taldea), izena eta bi abizenak adieraziz.
- Otarreak jasotzeko: Abenduaren 17an (larunbata) LAGUNTASUNA Taldearen egoitzan (Elexpuru, 7 Behea - Barakaldo), 12etatik 14ak arte. Eraman ordainketaren egiaztagiria.

Informazio gehiago: 
LAGUNTASUNA - BARAKALDOTf. 629455570 
lagun@laguntasuna.eus



2016-10-15

HITZALDIA



Datorren ostegunean, urriak-20, arratsaldeko 20:00etan IBARRAKALDU elkartekoek hitzaldi aparta antolatu dute:

"BARAKALDO EUSKALDUNA: EZ HAIN GUTXI, EZ HAINBESTE".

HIZLARIA: ANDER ROS.

ANIMA ZAITEZ ETA JOAN HITZALDI INTERESGARRI HORRETARA!!

2016-10-04

TOR MAGOA BEURKO-BAGATZAN


 Datorren asteko ateazkenean, URRIAK-12, Beurko-Bagatzako jaien barruan SASIBURU elkartekook magia saio ederra antolatu dugu:
  TOR MAGOA

 TOR magoak bere magia ikuskizun pertsonala aurkezten du! Familia osoarentzako saioa dugu; parte-hartzea, harridura eta umore fina ziurtatzen dituena. Torrek  berrasmaturiko magia joku klasikoak eta orain arte ikusi izan ez diren beste batzuk nahasten ditu magia dotore eta ikusgarrienarekin!!

    ZER:   MAGIA SAIOA.
    NOIZ: URRIAK-12, ARRATSALDEKO 18:00ETAN.
    NON:  XAKE PLAZAN (LUIS DE CASTRESANA KALEA).

ANIMA ZAITEZTE ETA EKAR ITZAZUE ZUEN GURASOAK ERE!!

2016-09-26

Pailazoak Beurko-Bagatzan





Datorren ostiralean, irailak-30, umeentzako sekulako jarduera izango dugu BEURKO-BAGATZA auzoan IBARRAKALDU elkarteak antolaturik:

PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS PAILAZOAK

Eguraldi ona izanez gero XAKE plazan (Luis de kasterxana kalea) izango da arratsaldeko 18:30etan, euria eginez gero IBAIBE ikastetxean izango da.

Bestalde, datorren igandean SAN BIZENTE auzoan EUSKAL JAIA  antolatu dute auzo horretako jai batzordekoek . Euskal jaia ekitaldiz beterik dator, hona hemen jai horretako egitaraua.

 Anima zaitez eta parte hartu!!

2016-09-22

BERTSO BIRA ZUHATZUKO KULTUR FESTAN



 Datorren larunbatean Zuhatzun (Zuazo) EUSKAL HERRIA-GALIZA kultur asteko jardueren artean bertso poteo berezia izango dugu MIREN AMURIZA, ARKAITZ ESTIBALLES eta Galiziako bi reguefeirorekin.


ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI! 

PRIMERAN PASAKO DUZU ETA!!


                  ZER: GALIZIAR + EUSKAL BERTSO POTEOA 

                  NOIZ: DATORREN LARUNBATEAN IRAILAK-24,  20:00ETAN.

                  NON: GALIZA ETXEA. ZUHATZUN,

2016-09-11

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT HERRI LASTERKETA


Aurten bosgarren aldiz antolatuko ditu Kontseiluak herri-lasterketak. "Euskaraz bizi nahi dut" dinamikaren baitan kokatutako ekimena da hau. Euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin eta egindako hautu hori harrotasunez, herri-lasterketen bitartez adierazi nahi da Euskal Herriko herri desberdinetan. 
Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu nahi dugu Sasiburu elkartekoek ekimen honetan parte hartzera.Haurrek nahiz helduek parte hartzeko aukera izango dute, eta sariak, musika, edariak eta elastikoak eskuratu ahal izango ditugu bertan.

Barakaldon ere datorren larunbatean, IRAILAK-17, eguerdiko 12:30etan Errontegiko jaien barruan ekimen honetan parte hartzeko aukera izango dugu umeek nahiz helduok.

NOIZ:  IRAILAREN 17AN,  (LARUNBATA).  12:30ETAN.

NON: ERRONTEGI AUZOAN. "AINARA PLAZA" (BIZKAIA KALEAN).

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!

2016-09-02

EUSKAL HERRIA-GALIZA KULTUR FESTA


Datorren iraileko 16tik 25era kultur festa paregabea antolatu dute Zuatzu-Arteagabeitia auzoan : 
EUSKAL HERRIA-GALIZA KULTUR ASTEA
 Kultur aste honetako antolatzaileen artean Ibarreta jai batzordea, Cento gallego, Ibarreta auzokide elkartea eta el Trastero elkarteak.Kultur aste hau ekitaldiz beterik dator Galiza eta Euskal Herriaren arteko harreman estuaz azpimarratuz hitzaldiak, kontzertuak, bertso-saioak, nekazaritza azokak, keimadak...
Anima zaitez eta hurbildu ekimen eder honetako jardueretara!!

Amaitzeko ikusi HerriKolorek prestatu duen bideo txukun hau:

2016-07-06

JAIETAN EUSKARAZ ESKATU



Barakaldoko jaiak badatoz eta SASIBURU  elkartekook kanpaina txiki bat burutuko dugu: JAIETAN  TRAGOA EUSKARAZ ESKATU!!
Kanpaina hau euskaldunei nahiz euskaraz ikasten hasi zaretenoi zuzenduta dago, zenbait tokitan euskaraz besta egin nahi dut leloa daramaten kartelak ikusteko aukera izango duzue.
Bestetan, festetan edo jaietan, gura duzuen eran, kontua da ondo pasatzea eta geure hizkuntza lau haizetara zabaltzea,jakina, bakoitzak ahal duen neurrian.

Beraz, badakizue Barakaldoko jaietan ondo pasa eta gutxi gasta!!

EZ ZAITEZ LOTSA ETA EUSKARAZ ESKA!!

2016-05-31

LLANOKO 2. HERRI KROSA

LLANOKO JAI BATZORDEkoek "EUSKARAZ BIZI NAHI DUT"  herri lasterketa antolatu dute Barakaldoko AEK eta SASIBURU  elkartekoen laguntzaz. Lasterketa ekainaren 18an, larunbata, izango da eguerdian  LLANON.

Bi kategoria daude:

A) Helduentzako lasterketa (6,750 km). Goizeko 11:00etan.
B) umeentzako lasterketa (250m / 750 m). Eguerdiko 12:30etan.

LASTERKETAN IZENA EMATEA DOHAINIK DA. ( Krosa hasi baino ordubete lehenago).

ANIMA ZAITEZTE ETA PARTE HARTU!!


2016-05-20

HITZALDI SORTA

SASIBURU elkartekook gogoratu gura dizuegu oraindik " Barakaldo.Historiak eta Istorioak"  hitzaldi sortako bi ekitaldi dauzkagula hurrengo bi asteetan:



1. "Euskararen kate hautsiak. Hizkuntza zapalkuntzaren historia." Liburuaren aurkezpena eta solasaldia

HIZLARIA: David Anaut Peña. Euskara Teknikaria. Nafarroako Foru Legebiltzarkidea

Noiz: MAIATZAK 25, asteazkena arratsaldeko 19:00etan

NON: CLARA CAMPOAMOR KULTUR ETXEA. (San Bizente).



2. "EUSKARA ETA BARAKALDO. XX. mendetik gaurdaino."

Hizlaria: Txeru Garcia Izagirre

Noiz: EKAINAK 7, ASTEARTEA,  19:00ETAN

NON: CLARA CAMPOAMOR KULTUR ETXEA. (San Bizente).


ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!

2016-05-12

PIANO BAT BERTSOTAN



"Piano bat bertsotan" izeneko jarduera antolatu dute GAZTE BULEGOkoek.Jarduera hau 18 -35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. 


Zer:  Euskal kantak eta karaokea."PIANO BAT BERTSOTAN".

NON: Clara Campoamor Zentro Zibikoa. 

NOIZ: MAIATZAREN 20AN. ARRATSALDEKO 18:30-20:00.

Doan.

ANIMA HADI! EUSKARAZ ONDO PASATZEKO AUKERA EDERRA DUN/DUK!!

2016-05-03

AZUKREA, GOXO-MINGOTSA TAILERRA


Datorren asteartean, maiatzak-10, BERBALAGUNekoek tailer interesgarri bezain gozagarri antolatu dute:
AZUKREA GOXO-MINGOTSA. Tailer hau San Bizenteko kultur etxean izango da arratsaldeko 18:30etatik 20.00ak arte.

Anima zaitez eta parte hartu!!

2016-04-28

"Historioak eta istorioak.Barakaldo" HITZALDIAK

  
Ba al zenekien XIX. mendeko garapen industriala baino lehenago Barakaldo herri euskalduna zela?hots, euskara zela hizkuntza nagusia Barakaldoko auzo askotan.

Geure herriaren  historian eta hizkuntzan funtsezko gertaera bat, On Tello Trastamarako Bizkaiko Kontearen eskutik heldu zen. Barakaldori 1366ko apirilaren 14an Forua eman zionez geroztik, eta 1876an Foru Zaharrak indargabetu arte, Uribe Merindadearen parte izan zen.
Merindadeko gainontzeko herrien bizilagunekin izandako harreman estua oinarrizkoa izan zen euskararen erabileran eta ezagutzan.



Barakaldoko historian bi mugarri  hauen urteurrenak aurtengo apirilean beteko dira:

v   Barakaldoko Foruaren 650. urteurrena

v   Uriarte Frantzizkartarrak Luis Luciano Bonaparteri bidalitako gutunaren 150. urteurrena. (euskalkien mapa osatzeko)
 
Kultura-ekitaldi ziklo honetan lau hitzaldi ezberdin proposatzen ditugu. Laurok zerikusi zuzena dute bi jazoerekin eta jakinmina betetzeko aukera paregabea izango da.Hitzaldi gzutiak Clara Campoamor kultur etxean (San Bizneteko kultur etxea) izango dira.


1.saioa

Barakaldoko Foruaren 650. urteurrena eta Luis Luciano Bonaparteri bidalitako gutunaren 150. urteurrena. Barakaldoko historia laburrean azalduta eta gertakari hauek kokatzea.

HIZLARIA: Mitxel Olabuenaga. Historia irakaslea /  Ezagutu Barakaldo programaren egilea

MAIATZAK 3, asteartea arratsaldeko 19:00etan

Gaztelaniaz


2.saioa

Barakaldoko Euskal Toponimia.

HIZLARIAK: Goio  Bañales. Arte ederretan Lizentziaduna. Marrazketa irakaslea

                        Mikel Gorrotxategi. Euskaltzaindiako Onomastika Zerbitzuaren arduraduna



3.saioa

Euskararen kate hautsiak. Hizkuntza zapalkuntzaren historia. Liburuaren aurkezpena eta solasaldia

HIZLARIA: David Anaut Peña. Euskara Teknikaria. Nafarroako Foru Legebiltzarkidea

MAIATZAK 25, asteazkena arratsaldeko 19:00etan

Euskaraz


4.saioa

Euskara eta Barakaldo XX. mendetik gaur egun arte.

HIZLARIA: Txeru Gartzia Izagirre

EKAINAK 7, asteartea arratsaldeko 19:00etan


ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!