2011-06-03

11 BIDAIA LIBURU

Barakadoko AEK-koek oso ekintza aparta antolatu dute:
Jon Arretxeren 11 bidaia liburu  izeneko ikus-entzuneko
NOIZ: datorren ekainaren 14an, arratsaldeko 19:30etan.
NON: San Bizenteko kultur etxean.
HANTXE IKUSIKO DUGU ELKAR!!

2011-06-02

Ekaineko euskal agenda.

Ezkerraldeko Berbalagunek ekainerako prestaturiko euskarazko ekitaldien agenda hemen duzue.

Animatu eta parte hartu jardueretan.

SUKALDARITZA TAILERRA

Sasiburu elkartekook beste jarduera bat antolatu dugu: SUKALDARITZA TAILERRA. Ikastaro hau ekainaren zortzian hasiko da Gurutzetako Kultur Etxean arratsaldeko 18:30etan . Interesaturik egotekotan izena eman dezakezu AEK-ko euskaltegian edota  posta elektroniko hauetan:

sasiburu@gmail.com  edo berbaraka@hotmail.com

Anima zaitez sukaldaritza osasungarria ikasten euskaraz!!

2011-05-30

Euskal eskola publikoaren jaia

Hurrengo igandean, 2011ko ekainaren 5ean, Bilboko Arenalean ospatuko da Euskal eskola publikoaren jaia  Aurtengo leloa oso sinplea izango da: "Euskal Eskola Publikoaren Jaia: 20 urte".