2024-05-17

JOSEFA NESKAME LIBURU AURKEZPENA



Oraingo honetan beste jarduera interesgarri baten berri eman nahi dizuegu. Alaitz Melgar barakaldar idazleak TENE MUJIKA beka lortu zuen 2023 bere amamaren bizitza ikertzeko.Beka horri esker SASIBURU elkarteko kidea izan zen Alaitzek "Josefa neskame" liburua sortzeko aukera izan zuen.

  Josefa Agirre Etxeberriaren bizitza berreraiki nahi du egileak, haren bilobak. Nor zen baina Josefa? 1928an Azpeitiko baserri batean sortutako emakumea, 12 urte bete orduko neskame lanetan joan zena, eta geroztik bizitza osoan zerbitzari aritu zena, han eta hemen. 

 Alaitz Melgar Agirrek bere ikerketan aurki deskubrituko du inon ez dagoela agiririk, dokumenturik, paper ofizialik. Zer egin, beraz, froga enpirikorik ezean? Neskametzari buruzko saiakera bat topatuko duzu liburu honetan.


ZER: "JOSEFA NESKAME" LIBURU AURKEZPENA.

NON: BARAKALDOKO ELKAR LIBURUDENDAN.

NOIZ: MAIATZAREN 30ean, 18:30ean.




2024-05-15

"Meatzeetatik labe garaietara" bisita gidatua.

 

"Meatzeetatik labe garaietara" bisita gidatua.

  • Maiatzak 22, asteazkena
  • 11:00
  • RENFEko Desertu Barakaldo geltokian, desertu aldean
  • Izen ematea: