2022-01-22

KAKORRATZ TAILERRA



 Korrika kulturalaren baitan, berbalagunek tailer interesgarri hau egingo dute: artilezko bihotzak egiteko kakorratz tailerra, otsailaren 1 eta 8an, 18:00etan, Barakaldoko AEKn. Javier Leon berbalagunak artilezko bihotzak kakorratzez nola egin erakutsiko du bi eguneko ikastaro honetan. 

Bihotzak oparitzeko, gela apaintzeko, giltzak ez galtzeko... Bakoitzak erabakiko du bere bihotzarekin zer egin. Giro atsegin eta onean arituko dira euskaraz josten.

NOIZ:OTSAILAREN 1ean eta 8an. 18:00etan.

ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA:

Izena emateko e-posta (barakaldo_berba@aek.eus) bat idatzi dezakezu edo telefonoz (678 626 567) egin dezakezu.


  

2022-01-18

KORRIKA KULTURALA BARAKALDON

 



Asteburuan, San Bizente auzoko jaiak izango dira eta AEK-k KORRIKA Kulturaren barruan ekintza hauek antolatu ditu San Bizenteko Jai Batzordearekin batera:

-Urtarrilarren 22an, 18:00etan Antxo eta Pantxa pailazoak, Martxoak 8 plazan

-Urtarrilaren 23an, 10:00etatik aurrera, Korrika arropa salgai azokan

-Urtarrilaren 23an, 13:30ean, Korrikaren aldeko argazkia San Bizenteko parkean


     ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!

MAGIA SAIOA.GURASOLAGUNEN EKINTZA


 Gurasolagunek ekintza aparta izango dute urteari ekiteko Korrika kulturalaren baitan, Asier Kidam magoak ikuskizun aparta aurkeztuko baitu familian gozatzeko.

 Izena emateko azken eguna urtarrilaren 27a da. Guraso bakarrak etorri behar du seme-alabekin.

 Plaza kopurua mugatua da.

  ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!!

2022-01-17

SORGINA TXIRULINA

 


SASIBURU ELKARTEkook beste jarduera dibertigarria antolatu dugu ume txikientzat SAN BIZENTEko jaien barruan:

   

                               SORGINA TXIRULINA


Sorgina Txirulina oso pozik dago bere emozioak ezagutu dituelako. Hori dela eta, HunkIpuinak kontatuko ditu; hau da, sentimenduak jorratzen dituzten istorioak. Gure protagonistak ipuinak zeharkako txirulaz baliatuz kontatuko ditu. Abentura harrigarrietan murgiltzeko prest?


     NOIZ: URTARRILAREN 21ean OSTIRALA,  18:00etan.

     NON: ELIZATEKO PLAZAN. SAN BIZENTE AUZOAN.