2010-12-27

EUSKARAREN AGENDA



EUSKARAREN AGENDA 2011KO URTARRILA

Urte berria euskarazko hainbat jarduera dakar, Adaxkak, Berbalagunak, Sasiburu, Hasi Bertso Eskola, San Bizenteko Jai Batzordea eta Barakaldoko Antzokiaren eskutik.

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON EUSKALTZALE GUZTIEI.

2010-12-24

MIDAS ERREGEAREN ALTXORRA filma

Barakaldoko Antzokiak euskararekiko jarrera hobetuz doa, azken bolada honetan gero eta euskarazko jarduera gehiago antolatzen dabil.Hurrengoa "Midas erregearen altxorra" umeentzako filma  dugu.

Hona hemen filmaren laburpena:
Cathy zikoina, Nico arratoia eta euren lankidea, Lorri, haurrek ezagutzen dituzten erreportari handiak, merezi dituzten oporren hasiera ospatzen ari dira. Baina Aita Arratoi eurekin kontaktuan jarriko da arduratsu, heldu berri den S.O.S. mezu bat ezin baitute alde batera utzi: izaki okaztagarri batek ACH kateko bi erreportari eraso ditu hauek Izugarri basoaren sakonean erreportai batean lan egiten zuten bitartean eta laguntza behar dute.

2010-12-22

BADATOR OLENTZERO!!


Aurten Beurko Bagatzako kultur bilgunekoek Olentzero eguna antolatu dute berriro ere, eta hau duzue programa:

16:30 Txokolatada eta haur jolasak Ibarra-kaldun.

17:30 Kalez kale ibiliko gara berriro ere, Olentzeroaren kantarekin. Horra horra gure OLENTZERO!!!!!

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!





    • Oparitu itzazu euskarazko produktuak!!

    2010-12-20

    Hasi Bertso Eskola: Bertso eskolako kide berria.

    Hasi Bertso Eskola: Bertso eskolako kide berria.: "kaixo lagunak: Hemen daukagu Bertso-Eskolako kide berria. Suhar. Aurreko egunean bere bisita izan geneuen eskolan eta nola ez, bere bizitza ..."

    Hasi Bertso Eskola: Basetxe Gaztetxean publikatutako iritzia.

    Hasi Bertso Eskola: Basetxe Gaztetxean publikatutako iritzia.: "Hemen daukagu gure laguntxo batzuek eginiko iritzi artikulua. Bertso finala baino haratago doana. Aupa zuek eta lazter, horrela jarraituta&n..."

    PLANET 51 (EUSKERAZ) BARAKALDO ANTZOKIAN

    BARAKALDO ANTZOKIA
    2010eko abenduaren 23an
    eguerdiko 12etan



    HIZKUNTZA: Euskera


    IRAUPENA: 1 ordu 30 minutu

    AUTOREA: Joe Stillman

    ZUZENDARIA: Jorge Blanco

    2010-12-18

    euskalakari spota

    Zinema Euskaraz Gabonetan

    Aurtengo Gabonetan, bi film euskaraz estreinatuko dira zinema-aretoetan: abenduaren 22an, Norvegiako A casa por Navidad filma iritsiko da, Donostiako Zinemaldiaren aurtengo edizioan Gidoi Onenarentzako Epaimahaiaren Saria jaso duen berbera. Gabon-kanta moderno honek umorea, tragedia, xamurtasuna eta etsipena uztartzen ditu era askotako pertsonaien bitartez, eta abenduaren 29a arte izango da ikusgai. Urtarrilaren 3an hasi eta hilaren 9a arte, haur, gazte eta helduei zuzendutako familia giroko La sustituta film daniarra estreinatuko da. Bertan, seigarren mailako talde bateko ikasleek ahaleginak eta bi egingo dituzte, irakasle berria asmo txarrez betetako alienigena bat dela jakinarazteko beren gurasoei...
    Euskaraz banatuko diren lehenengo DVDak, Horton eta Ice Age 3 filmenak, hilaren 22an jarriko dira salgai azalera handietan eta ohiko saltokietan, 12,95 euroko prezioan.
    Horrekin batera, abenduaren 22tik aurrera, www.kulturklik.net eta www.eitb.com webguneek 30 film euskaraz eta on line ikusteko aukera eskainiko dute, baina deskargatzeko aukerarik gabe. Zinema euskaraz eta doan ikusteko aukera berritzaile honetarako, film horien eskubideen inguruko akordioa ere mamitu da. Printzipioz, film bakoitza 2.000 erabiltzailek ikusi ahal izango dute, hau da, ordenagailu bidez zinema ikusteko 60.000 gonbidapen banatuko dira. Unibertsolariak, Betizu eta urrezko zintzarria, Karramarro uhartea, Crisis carnĆ­vora, Cristobal MolĆ³n, Munduaren bira doan eta La leyenda del Unicornio dira, besteak beste, ekimen honetarako aukeratu diren animaziozko 20 filmetako batzuk. Gainerako 10 fikziozko filmen artean, Aupa Etxebeste, Ilargien sekretua, Ander eta Sukalde kontuak bezalako tituluak aurki ditzakegu.

    2010-12-17

    KORRIKA 17

     
     
     KORRIKA 17
     
    Dagoeneko gainean dugu hurrengo Korrika, KORRIKA 17 izango dena. Korrika aurrera eramateko Euskal Herriaren laguntza ezinbestekoa da. Hortaz, AEK-k "Korrika laguntzaile" kanpaina jarri du martxan.
    Horrekin batera, Korrika materiala, ibilbidea, leloa, mezua,... ezagutzeko, bada martxan Korrika web orria (http://www.korrika.org/)

    MAITATU, IKASI, ARI,... EUSKALAKARI

    2010-12-16

    BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETA

    Finalistak: Onintza Enbieta, Miren Amuriza, BeƱat Ugartetxea, Etxahun Lekue, Arkaitz Estiballes, Jone Uria, Eneko Abasolo eta Peio Ormazabal.

     

    Barakaldoko BECen izango da 17:30ean hasita eta Luis Baraiazarrak, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko idazkari izandakoak, jantziko dio txapela irabazleari.

    Sarrerak salgai daude: www.bertsosarrerak.eu atarian eta BECen ere eskuratu ahal izango dira.

    Larunbatean BECera gerturatzerik ez duzuenok hainbat hedabideetan jarraitu ahal izango duzue finala: Bertsoa.com-ek, Eitb.com-ek, Info 7 irratiak eta Bizkaia Irratiak zuzenean eskainiko dute eta ETB-1en diferituan eskainiko da iluntzeko 21:05etik aurrera

    2010-12-12

    Sonata Artica


    Barakaldo, Bizkaia
     Rock star
    Abenduak 13



    Sonata Artica Power Metal taldeak The Days Of Grays

    diskoa aurkezteko emanaldia egingo du Barakaldoko Rock Star Live aretoan. Huaxe izango da mundu mailan egiten ari den biran Euskal Herrian eskainiko duen emanaldi bakarra.

    SANTURTZIKO EUSKARAREN AGENDA: ABENDUA

    2010-12-10

    AITAREKIN BIDAIAN



    2010eko abenduaren 19an
    Arratsaldeko 19:00etan


    Hitz ematea erraza da. Egunen batean bakarrik geratzen baziren, aita berak zainduko zuela hitz eman zion Patxik amari. Iritsi da eguna. Aita-semeak bakarrik geratu dira. Elkarrekin eta bakarrik, Aita, bere munduan; semea, mundu honetan tokia aurkitu ezinik. "Zergatik zu eta ez bera?", galdetuko dio semeak alde egin dion amari. "...nire bizitza eskas honetan dudan osasun apurra lapurtzen ari zara. Eta ez gara gauza elkarri besarkada on bat emateko", esango dio geroxeago lotan dagoen aitari. Hitz ematea erraza da. Betetzea, bidaia mingarria, batez ere, aurrean duzuna nor den ez dakizunean.

    Hizkuntza: Euskera

    Iraupena: 1 hora 10 minutos
    Autoreak: Agurtzane Intxaurraga, Arantxa Iturbe
    Antzerki taldea: Hika Teatroa
    Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga
    Aktoreak: Jose Ramon Soroiz, Joseba Apaolaza y Jabier Muguruza
    Webgunea: www.hikateatroa.com

    2010-11-28

    ANTZERKIA SAN BIZENTEN

    

    Karmele ez da Godot, baina bere esperoan daude. Samara Velte ez da Samuel Beckett, baina Eta Karmele? antzezlanaren gidoia idatzi zuen 17 urte baino ez zituela. Eta dagoeneko berrogei emanalditik gora egin dituzte Iraia Elias eta Ainhoa Alberdi aktoreek Karmeleren zain.
    Argazkiak (zuri-beltzekoak): Joseba Barrenetxea

    

    Berbalagun aurkezpena

    EUSKAL ASTEA



    IPUIN BEROTIKOAK (doan)

    Kontalaria: BegoƱa (Kandelen Argipean)

    Abenduak 2

    Lekua: Nicolas Larburu Institutua (Aldapa kalea - Barakaldo)

    Ordua; 18:00-19:00





    TAILERRA: Artistiko - Literarioa (doan) -12 plaza daude-

    Abenduak 3

    Lekua: Gazte Bulegoa (San juan 17 - Barakaldo)

    Ordutegia: 17:30-19:30



    Txokolatada (doan)

    Abenduak 3

    Lekua: Gazte Bulegoa (San juan 17 - Barakaldo)

    Ordutegia: 19:30



    Durangoko Azokara txangoa-kedada (bakoitzak bere bidai-txartela ordainduko du)

    Abenduak 5

    Geratzeko lekua: Gazte Bulegoa (San juan 17 - Barakaldo)

    Ordutegia: 10:00

    2010-11-26

    Teatro Arriaga Antzokia

    Euskarazetamol


    azaroak 29tik 30ra



    INFORMAZIOA TALDE ARTISTIKOA BIDEOAK AUDIOA ARGAZKIAK BEHERA KARGATZEAK WEB







    Mikel Martinez eta Patxo Telleria hainbat konpainiatan, zineman, telebistan eta abarretan lan ugari egiteaz gain, urte asko daramatzate benetako “antzerki bikote” izaten. Obra asko ekoitzi eta antzeztu dituzte; besteak beste, Marxkarada, Munstro Sakratuak, Kontenedore baten Istorioak, Poema mĆŗltiple con avestruz, Euskara Sencilloaren Manifiestoa eta Larru Haizetara.



    Denborarekin, beren estiloa sortu dute eta askotariko iturrietatik edaten dute (¿Los hermanos Marx, Ionesco,… Mihura?). Beren kaligrafia propioa dute, ordea: bi aktore/pertsonaia burugabe eta ahohandiren arteko elkarrizketa garratz eta ironikoetan oinarritutako lanak.



    Euskarazetamol izeneko “Ez Dok Hiru”ren azken ekoizpenak “Bikoteatroa”ren estiloko osagai guztiak ditu.



    Azaroaren 29an eta 30ean, emanaldi guztiak euskaraz eskainiko dira.

    Hitzartutako taldeak: 7 euro

    Paradisua: 6 euro



    1h.15'







    Teatro Arriaga Antzokia

    2010-11-19

    Musika tresnen Hastapenak

    Izugarrizko lana bukatu ondoren, jada kalean "MUSIKA TRESNEN HASTAPENAK" lemapean HALADZIPOk eginiko liburua.


    Bertan aurki ditzakezue herriko kantak, jokuak, olerkiak, marrazkiak, ... guztiak helburu berarekin:

    Ume zein gazteei gure kultura erakutsi

    Gainera liburuarekin bat CD-a opari!! Guztai, 29 euroren truke!!

    Barakaldon, MILO´s liburudendan eta HALA DZIPOko bulegoan dagoeneko salgai.

    Zure etxera bidaltzea nahi bazenu, 5 € gehitu beharko zenuke.


    2010-11-06

    ADAXKAKen AZAROKO EGITARAUA

    6 urtetik 12 urte bitarteko umeei zuzenduta.

    Azaroaren 6an: Jolas kreatiboak

    Prest al zaude primeran pasatzeko, imajinazioa garatzeko eta jolas berriak ikasteko? Etor zaitez, bada!

    Azaroaren 13an: Munduko kirolak

    Agian kirol asko ezagutuko dituzu baina ziur gaur aurkeztuko dizugun baten bat ezezaguna zaizula!!

    Azaroaren 20an: Sukaldaritza tailerra

    Ummm, pintxo goxo-goxoak prestatuko ditugu... ondoren jateko!!

    Azaroaren 27an: Begiraleen formakuntza (Ez da, beraz, ekintzarik egongo)

    Geuk ere gauza berriak ikasi behar ditugu eta birziklatu!



    Ibarrakaldu dantza taldearen lokalean larunbat guztietan, 6etatik 8ak arte. En el local del Ibarrakaldu todos los sƔbados de 6 a 8 de la tarde

    A N I M A  Z A I T E Z T E ! ! !

    2010-10-20

    LAGUN ARTEAN KANTARI

    Datorren ostiralean, Urriak 29, San Bizentetik arituko gara Euskal Kantak abesten.


    Laguntasunaren egoitzan geratu gara arratsaldeko 8-etan. .



    Anima zaitez!!!

    2010-10-16

    Sagarren denbora

    GITE-IPESek Josu Martinezek eta Txaber Larreategik idatzi eta zuzendutako dokumental berria aurkeztu nahi dizue:


    "Sagarren denbora. Alfonso Etxegarai eta Kristiane Etxaluz: 25 urte deserritik itzultzen".

    Euskal Herriaren historia izan da eta da gure lan ildo nagusi bat. Eta Euskal Herriko egungo historiaren orririk beltzenetariko bat da errepresioa, zalantzarik gabe. Euskal Herri txiki honen aurka bortizkeria latza erabiltzen baitute etengabe, sistematikoki, gobernu handi eta nagusi biek. Errepresio horren alde ilunenetariko baten testigantza eman nahi du film honek, DEPORTAZIOArena. Gaur egungo historia, belaunaldiz belaunaldi bermatu behar dugun transmisioa, ikus-entzunezko euskarriari lotu nahi izan diogu.




    Sinopsia: Kristiane Etxaluz xiberotarra eta Alfonso Etxegarai bizkaitarra ezohiko bikotea dira. Biak gaztetik lotuak Euskal Herriaren askapenerako borrokari, beren maitasuna sorterritik 7.000 kmtara bizitzera kondenatuta daude, Alfonso Afrikako irla tipi batean baitaukate aspaldi, deportaturik. Baina erbesteak erbeste, Bidasoaren Herrian dauzkate biek begiak eta sagarren denboran bihotzak; Oraindik iristear den sagarren denbora emankorrean.

    2010-10-06

    Bagatzako Jaietako programa


    Egitaraua


    Osteguna 14. Santa Teresa Aurreko eguna.
    13:30 Ciro´s Tabernan “txitxirioak tripakiekin” banatuko dituzte jaiak bero bero hasteko.
    19:30 TXUPINAZOA Plazan, Aurten Oleta Gaztetxekoek hartuko dute lekukoa, Kabernarien Kartoizko bandarekin.
    20:00 BERBENA: HAMAIKAk, musika notekin beteko du urtebetez hain triste egon den plaza.
    20:00 Beurko-Bagatzako komertziante eta enpresarioen eskutik PARRILLADA ERRALDOIA.
    20:00 La Parrilla Jatetxean kontzertua. IZAN EZEAN eta SAGARDOLE taldeak.
    Aupa kabernariak!!!!
    20:00 HASI BERTSO ESKOLA Bertsotan ibiliko da auzoko tabernetatik.
    21:00 IRLANDAR SESIONs. Barakafolk-ek antolatuta irlandar doinuez beteko dugu Ibarra-kaldu Taberna.

    Bodeguilla LA CEPAk urteroko auzoaren inguruko fotomontaiak aurkeztuko dizkigu.



    Ostirala 15. Mozorro eguna

    17:30 Aurtengo lehenengo TXIKI TXOKOA. Oleta Gaztetxekoek MALABARE ETA ZANKO TAILERRA eskeiniko digute, eta haien ZANKO TALDEA ere, bertatik ibiliko da.

    18:00 Futbito Txapelketaren hasiera. Sailkapenak.

    19:00 MALAS COMPAƑIAS Antzerki taldeak. OILASKOETXEA ANTZEZLANA eskeiniko digu gure Xake plazan.

    19:00 Auzoko Komertzianteen elkartea KESSENGUE batukadarekin ibiliko da auzoko kaleetatik.

    19:00 Kabernarioen eskutik PARRILLADA. El Ahorro, Karpe eta Basterra tabernen inguruan. Kabernen gunean.

    19:30 Santa Teresa eguneko MEZA NAGUSIA. Ibarra-kalduk urtero lez ohorezko aurreskua eskeiniko du.

    20:00 LAGUNITA MENTAL taldeak bere runba alaiekin alaituko digute plaza.

    21:00 Kuadrilentzako RALLY POTEOA. Proba pote, proba, pote....edo pote proba, pote proba....

    21:00 Kontzertua Kadok Tabernan. Latigazos eta Carretera Agropecuaria

    23:30 “PASAJEROS SIN BILLETE” rumba taldeak, kontzertua eskeniko digu Itsasadar Sagardotegian. Eta ostean… DJ MUNI!


    Larunbata 16, Jai Herrikoien aldeko eguna

    Goizean zehar:

    -Hala Dzipoko Trikitaldea kalejiran ibiliko da kalez kale.

    -Jailanders. Txistularien poteo-paseo amaitezina. Ea aurten nor den azkena txistua poltsan sartzen.

    10:00 Paella eta Tortilla Txapelketan izena emateko ordua heldu da.

    10:30 Independent Motor Cicles Auzotik hasita, Motor ibilbidea egingo du.

    11:00 Bodeguilla La Cepak bere Txalaparta eskeiniko digu txalaparta jotze herrikoia egiteko... ttakun, ttakun!!!

    11:30 Txiki Txokoa, Gaztelu Puzgarria eta beste hainbat sorpresa.

    12:00 Argazkien Jokoa, atera zure argazkia Bagatzako jaien alde.

    12:00 Herrikolorek, berriro ere, Irratsaioa egingo digu plazatik bertatik.

    12:30 Sasiburu Euskara Taldearen eskutik, LIBURUETAKO IRATXOA ipuinkontalaria.

    13:00 Bertso-txala, Hala Dzipoko Txalaparta taldea eta Hasi Bertso eskolako kideekin.

    14:30 Paella eta Tortillak aurkezteko ordua heldu da.

    15:00 Herri bazkaria, zatoz zure aulkia hartzera, leku barik geldituko zarela.

    16:00 Rally Slot Baraka elkartean, Skalextric txapelketa antolatuko da. ( Bagatza, 9 ) Izena ematea: nagusiak 8€ eta haurrentzako 4€.

    17:00 Independent Motor Ciclesek Motor esposaketa egingo du plazan.

    17:00 Igela Txapelketa Ciro´s Tabernan eta Mojito txapelketa plazan.

    17:30 Kabernen Gunean, Joku Kabernarioak.

    17:30 Kalea geurea da. Xake plazan, Hip hop. Grafiti, Break Dance, DJak… eta beste hainbat sorpresa.

    19:30 Aspaldiko partez, Larrain dantza bagatzako plazan.

    20:00 Burdin Klash Fanfarrea ibiliko da auzoko kaleak alaitzen. Aurten errepertorio berriarekin.

    20:00 Kontzertua Kadok tabernan. Vembrule.

    20:30 Sardinada KABUTXU arraindegiaren eskutik Askatasun etorbidea eta Zorrillako bidegurutzean. Aupa Rosita!!!!

    23:00 Karaokea Arrano Kultur elkartean. OT helburu duenak, badaki nondik hasi!!!

    23:00 Auzoa geldituko da, lehenengo aldiz auzoko jaietan su artifizialak.

    23:30 Flan Txapelketa plazan. Ea nork gainditzen duen iazko txapelduna.


    Igandea 17

    10:00 Putxera Txapelketaren hasiera.

    11:00 Futbito Txapelketaren finala. La bonboneran. Bagatza eskolan.

    11:30 Haurrentzako Eskupilota Txapelketa LA Herraduran. Noizko Frontoi bat auzoan??

    11:30 Txiki txokoa Xake plazan.

    11:30 Argazki jokoaren erakusketa. Eta “Ni ere Bagatzako jaien alde”ko argazki sorta!!!!

    12:00 Euskal jantzien erakusketa, Txintxilin Mertzeriaren eskutik.

    12:00 Lutxanako Dultzaineroak jo ta jo ibiliko dira auzotik.

    12:00 Urtero legez, Herri Lasterketa. Egin ezazu zure kilometroa auzoaren alde!!!

    12:00 Bitxikerien azoka plazan. Gora gure artisauak!!!

    12:30 Urkabuztaizko Joaldunak haien tolontolonak ekarriko dizkigute berriro ere.

    12:30 Sagardo eta Txakoli Dastaketa, txorizo goxo-goxoa ere egongo da.

    13:00 Indabak banatuko dira Las Quinielas Tabernan.

    13:00 Ping Pong Txapelketa Plazan.

    13:00 Pintxo Txapelketa auzoko tabernetatik.

    13:00 Aitzolek Titere antzerkia egingo digu Xake plazan. Etorri gure gazte honen trebeziak ikustera. KUKUBEL antzezlana egingo digu.

    14:00 Putxerak aurkezteko ordua heldu da.

    14:30 Txapelketa guztien sari banaketa eta saskiaren zozketa.

    15:00 Herri bazkaria plazan.

    16:30 Mus Txapelketa.

    17:30 Aurtengo azkenengo txiki txokoa eta Txokolatada.

    18:00 Euskal Dantzak Ibarra-kalduren eskutik.

    19:00 Kontzertua Haroin Hiru-n.

    20:30 Jaien Bukaerako Traka eta datorren urterarte.

    2010-09-26

    “DANTZAZALE” FOLKLORE ETA DANTZA TRADIZIONALEKO MONITOREEN FORMAKUNTZA PROIEKTUA


    LAGUNTASUNA Kultur Elkarteak dinamizatutako Euskal Dantza Tradizionaleko monitoreen formakuntzarako “DANTZAZALE” proiektua, Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean martxan jarriko da datorren urriaren 23an
    Proiektu honek Haur Folklore ikastaro bat eta dantza-monitorearen didaktikarako bi saio izango ditu.

    Josu Larrinagak eta Emilio Xabier DueƱasek (Eusko Ikaskuntza – Folklore Saila) koordinatutako “Haur Folklore ikastaroa”n J.M.Beltranen (H. M. Txokoa - Oiartzun) parte hartzea izango du besteak beste eta honek, lau saioetan zehar, Folklore eta jaien egutegia, Hizkuntza eta Kantak, Haur Folklore eta Hezkuntza, Dantzak eta dantza-jolasak, e.a. landuko du.

    Ikastaro honek Dantza-monitoreen didaktikarako bi saioekin osatuko da. Saio hauek Mikel Dƭezek (Amaiur Taldea - IruƱa) zuzenduko ditu.

    Formakuntza saio hauek guztiek Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean izango dute beren 1. edizioa eta zuzendatuta daude bai 4-16 urteko ume-gazteei dantza tradizionala eta folklore erakutsi nahi duten guztioi baita Herri Kulturarekin interesatuta dagoen orori.

    Parte hartzeko baldintza bakarrak gutxienezko 16 urte edukitzea eta DBH edo antzeko ikasketak izatea izango dira.

    Ikasle kopurua 25koa izango da gehienez eta matrikulazio prezioa 30€koa pertsona bakoitzeko. Etortze-agiria emango da ikastaro amaieran.

    Ikastaroan parte hartzeko interesaturik daudenak urriaren 15a baino arinago kontaktuan jarriko dira Elkartarekin honako e-postaren bidez laguntasuna@euskalnet.net

    Ikastaroaren datak:

    - Urriak 23. Haur Folklore. 1. Saioa.

    - Urriak 30. Haur Folklore 2. Saioa.

    - Azaroak 6. Haur Folklore 3. Saioa.

    - Azaroak 13. Haur Folklore 4. Saioa.

    - Azaroak 20. Dantza-monitorearen didaktika.1. Saioa.

    - Azaroak 27. Dantza-monitorearen didaktika 2. Saioa.


    Ordutegia: 10-etatik 14-etara.

    Lekua: Barakaldoko “Clara Campoamor” Kultur Etxea (Metro Barakaldo – Irteera: Euskadi Etorbidea).

    2010-07-08

    Barakaldoko jaietan bertso afaria

    Datorren asteko ostiralean, uztailaren 16an  bertso afaria izango dugu Lasesarreko garagardotegian.
    Miren Amuriza eta Sustrai Colina bertsolariak izango ditugu, eta haiekin primeran pasatzeko aukera paregabea dugu. Hator eta mugil hadi betiko euskal giroan!!

    2010-06-21

    Triki poteoa Txitxarran: euskaraz barra-barra!!

    Kurtsoa bukatzear dela ikusirik, AEK-ko lagunek Triki Poteoa antolatu dute ekainaren 25ean (ostirala) 20:00etan Txitxarrako Lagun Etxetik abiatuta. Argi dagoenez berbalagunok eta herriko euskaltzale guztiok gonbidaturik gaude, eta euskara kalera atera behar dugula uste dugunez ederra litzateke bertan ahalik eta euskaldun gehien biltzea.
    Giro jator, atsegin eta dibertigarria ziurtaturik izango dela ziurtatu didate. Antza denez, batek baino gehiagok irrikaz begiratzen dio ekaineko sasoi honi euskararen alde poteoren bat antolatzen dela dakielako, eta denon nahiak betetzen ahalegindu behar!!! Ez gara gu izango poteo bati ezetz esango diogunak. Honenbestez, berbalagunok pozik eta gogotsu parte hartuko dugu triki poteo honetan. Areago lehengo poteotan zein ondo pasatu dugun kontuan hartuz gero!!

    2010-06-13

    Kurtso bukaerako Bertso Bazkaria!!!

    Urtero bezala ekainak uda etortzear dela ez ezik Bertso Bazkaria ere badugula gogorarazten digu. Eta zentzuzkoa denez, Santurtziko berbalagun eta euskaltzaleok ezin diogu tamaina horretako proposamen bati muzin egin. Hau dela eta, denok AEK euskaltegiak eta Bai Esan euskara elkarteak antolaturiko jaitxo honi baiezko borobila emango diogu, eta ekainaren 19an 14:30ean Mamarigako Itsasoko Ama eskolan Bertso Bazkari mundial honetan parte hartzeko prest egongo gara. 18 euro balioko du eta hau da menua (lehen/bigarren platera, postrea eta edaria):

    Lehen platera: Paella otarrainxkekin edo pasta hegaluze eta barazkiekin

    Bigarren platera: Solomoa piperrekin edo legatza



    Izena emateko azken eguna ekainaren 18a izango da (bidali email bat edo pasatu AEKtik) eta zer menu hartuko dugun zehaztu behar da. Bertsolariak zein diren oraingoz ezin dizuegu esan konfirmatzeke baitago, baina egon egongo dira. Euskaraz gurekin gozatzeko prest??

    2010-06-09

    Meatzari museora berbalagunokin!!

    Larunbat goizeko berbalagunek beste ideia liluragarri bat plazaratu digute: Gallartako Meatzari museoa bisitatzea ekainaren 12an (larunbata). Bisita 12:00etan denez, 11:30ean lotuko gara tren geltokian. Bisitak 3 euro balio du. Etorri nahi baduzu bidaliguzu email bat ekainaren 9a baino lehen. Hona hemen bertan aurkituko dugunaren laburpentxoa:
    Hamabost urte jardunean egon eta gero, Meatzaritzaren Museoa Kultur Elkartearen bildumak burdin ustiategietako pieza, lanabes eta makina ugari eskuratu ditu. Materialon artean nabarmenena mea garraiatzeko bagoi eta bagoitxoen bilduma da, Euskal Herriko handiena. Aipatzekoak dira, modu berean, berreskuratu diren balde-lerroen astoak eta mea garbitzeko tromelak eta abar. Neurri txikiagoko piezen artean, eguneroko erabilerako elementu batzuk aipatu ahal ditugu: erauzketa-tresnak (mailuak, aitzurrak…), lanparak, txokloak (oinetako tipikoak), teodolitoak, laztabinak, zulatzeko koilaratxoak, bagoiak kontatzeko abakoak eta abar. Kasu askotan, pieza hauek Bizkaiko meatzaritzaren urrezko garaitik (XIX. mendearen bukaera eta XX.aren hasiera) gordetzen diren bakarrak dira.

    2010-06-02

    Berbalagunon hurrengo ikastaroa...

    Ikasturte honetan ere, Pablo eta Mikel berbalagunei esker, autodefentsa ikastaroa egingo dugu, ekainaren 9an (asteazkena) arratsaldeko 7:30ean,
    Sestaoko AEKn.



    Gerriko beltza den Pablok eta bere sparring Mikelek egoera arriskutsuen aurrean gure buruak defendatzeko aholku gehiago emango dizkigute.


    Ez duzue ezer berezirik behar; ikastaroa hau beti bezala dohainik da-eta! Hori bai, ongi pasatzeko eta euskaraz hitz egiteko gogoa baino ez duzue ekarri behar (eta horretarako beti prest zaudete, kar kar!).

    Izena emateko azken eguna: ekainaren 7a.

    2010-05-21

    Pirritx, Porrotx eta MariMototsen Piratak filma.

    Guraso eta haurrentzako ekintza interesgarria aukeztu digu Udal Liburutegien Sareak: Pirritx, Porrotx eta MariMototsen Piratak filma eskainiko digute maiatzaren 21ean (ostirala) 18:00etan Las ViƱas liburutegian. Gure artean zeresan ugari lortu zuen pelikula honek umeak txundituko ditu. Hona hemen sinopsia:


    Lagun bihurri eta kilikagarriekin, denon artean, irri eragiten diguten uneak gogoratuko ditugu, eta barre, kantu eta dantza artean, egunero bizi, sentitu eta ikasten dugunaren puzzlea osatuko dugu. Zatitxoz-zatitxo, maitasunez bizitakoa ez dugu sekula ahaztuko. Are gutxiago pirateb mundu zoragarrian barna hau bezalako bidaia bat egiten badugu. Piraten antzera bizi, pentsatu eta jardun egingo dugu!

    2010-05-11

    Mintza eguna 2010... ARRASATEn!!

    Euskal Herri osoko berbalagun, mintzalagun, solaskide eta euskaltzaleok batzen gaituen jaia ailegatzear dugu. Aurtengo Mintza Eguna Arrasaten ospatuko dugu ekainaren 6an (igandea) eta Sestao zein Ezkerraldetik lagun nahikotxo animatuz gero, busa jarriko dugu!! Gutxi elkartzekotan, Bilbokoekin hitz egingo genuke... ea txokotxoren bat duten guretzat!!

    Ez geratu berbalagunon festa erraldoi honetara etorri gabe, ez al litzateke pozgarria izango Euskal Herriko txoko guztietako ehunka mintzalagun elkartzea?? Gainera, Sestaoko lagunok bereziki sorpresa handia izango dugu... Momentuz, kontatuko ez dizueguna....

    Etorri nahi baduzue (eta sorpresa zuzenean bizi nahi baduzue) bidali e-mail bat gure helbidera: ezkerraldea@aek.org.

    Hona hemen egitaraua:


    11:00etan: Ongi etorria eta hamaiketakoa Biteri plazan


    12:00etan: Ibilbide gidatua


    13:30etan: Kalejira


    14:30etan: Bazkaria Herriko plazan


    15:30etan: Sari banaketa!!!!


    16:00etan: Erromeria Kataia taldearekin



    Bazkarirako xehetasunak:

    Bazkari txartelaren prezioa 20€-koa da (Ordaintzeko AEKtik pasatu edo dinamizatzailearekin (Ana) harremanetan jarri).

    Menua: Patea, Paella, oilasko “pilotak” eta solomoa, postrea, kafea + Kopa + Erromeria.

    Izen ematea: maiatzaren 21 baino lehen, e-mailez edo AEKtik pasatuta.

    Barakaldotik GueƱesera, bizikletaz

    Jakina da gure herrian zuek berbalagunok hilabetero ikastaroren bat antolatzen duzuela. Hilabete honetan, ez gara, ohi bezala, eremu itxi batean geratuko eta kalera aterako gara; eta gurekin batera, euskara aterako dugu. Hobe esanda, hilabete honetan berbalagunok bidegorrira aterako gara, gure bizikletekin.



    Dabid astearteetako berbalagunak maiatzaren 22rako (larunbata) Kadaguaren ibilbidea (Barakaldotik GueƱesera joan-etorria) txirringaz egitea proposatu digu eta guk Ezkerraldeko euskaltzale guztiak (eta inguruetakoak ere, jakina!) gonbidatu nahi ditugu. Dabiden plana honako hau da:






    Biltzeko hiru gune/ordu dauzkazue:

    a) Goizeko 8:45etan. Barakaldoko Ansio Metro inteeran. Handik Zorrotzara joango gara (3'5km).

    b) 9:00etan. Zorrotzako kiroldegian, (Renfe geltokiaren ondoan dago). Zorrotzatik Alonsotegira (5km).

    c) 9:20etan. Alonsotegiko, "Irauregi" Feve geltokian.
    Alonsotegitik GueƱesera abiatuko gara (20km). Itzultzeko, Feve zerbitzua dago nahi duenarentzat. Barakaldotik 50 km dira, joan eta etorri. Ibilbidearen mapa ikusi nahi baduzue, egin klik hemen. Behin hiritik irtenda, oso bide erreza eta ederra da, bidegorrietatik.
    Egun horretan euria egiten badu, plana bertan behera geratuko da.
    Izena emateko eguna markatuko dugu, maiatzaren 22an zenbat elkartuko eta zenbaten zain egon behar dugun jakiteko. Horretarako e-maila idatzi behar diguzue, maiatzaren 20a baino lehen, eta zuen izen-abizenak aipatzeaz gain, zein herritakoak zareten esan behar diguzue eta zein gunetan elkartuko zareten berbalagunokin.
    Animatu eta etorri gurekin pedalei eragitera! Ez kezkatu, erritmo lasaian joango gara, ez pentsatu profesionalentzako irteera denik!

    Aldez aurretik, eskerrik asko, Dabid, txango hau antolatzeagatik (kartela eta guzti!)!

    2010-05-06

    Hotsak Hezurretan zuzenean!!!


    Arrazoi bat dela bestea dela, azken asteburuetan moduren bat lor dezakegu euskarazko ekitaldiren batean parte hartzeko. Zurrunbilo euskaldun honek San Jorge jaiak pasata bukaera izango zuela aurreikusi zuten batzuek. Baina La Kelo Gaztetxearen ekimenez Deustuko talde gazte baina etorkizun oparoko talde bat ikusi ahalko dugu maiatzaren 8an (larunbata) 21:00etan: Hotsak Hezurretan. Musika talde honen musika zertan den ikusi nahi baduzue gozatu beheko bideoaz!! Sarrerak 2 euro balio du

    Barriola San Adriango azeria filma.

    Guraso eta haurrentzako ekintza interesgarria aukeztu digu Udal Liburutegien Sareak: Barriola San Adriango azeria filma eskainiko digute maiatzaren 7an (ostirala) 18:00etan Las ViƱas liburutegian. Nazioartean zeresan ugari lortu zuen pelikula honek umeak txundituko ditu. Hona hemen sinopsia:


    Hodeitik erorita bihurtu zen azeria azeri, alegia maltzur. Geroztik, oiloari muzin egin gabe, putrea noiz lumatuko bizi da: ikazkinaz bezalaxe. Zertarako hainbeste neke egurketan, mendiko bidean hainbeste inozo dabilela, eta batzuetan diruz betetakoak? Batzuetan gizon, bestetan azeri; aldian ikazkin, aldian lapur.. horrelaxe bizi dira Aizkorriko ikazkinak, Barriola buru, azeri galanta.

    2010-04-18

    Cher Ami filma SKAn.

    Euskara Zine Aretoetara ekimenaren baitan Udal Euskara Sailak film honen proiekzioa (Cher Ami) programatu du apirilaren 19 astelehena eta 20rako asteartea eskoletako umeentzat. Emanaldiak eskola orduetan eta SKAn izango dira. Hona hemen pelikula honen laburpena:


    "Cher Ami" Frantziako Lehen Mundu Gerrako gertaeretan oinarritzen da: 1918ko urria. Cher Ami eta bere lagunek bizi duten bake eta lasaitasuna bukatzear dagoela dirudi, gizakien arteko gerra izugarria hastear egon baitaiteke...

    Usoen armadako kapitaina abeletxera etorri da mezulari gisa lan egingo duten hegazti batzuk errekrutatzeko asmoz. Beren arduraren jakitun, usoek (eta beste txori txiki batek) kemena bildu eta armadan emango dute izena soldadu amerikarren batailoi bat salbatzeko.

    2010-04-13

    Berbalagunok Pozalaguako kobazulo eta El Karpinera joango gara.

    Udaberria gure artean dugunez geroztik, askoz tentagarriagoa da txangoak antolatzea. Batez ere, eguraldiaren gorabeherak hain muturrekoak ez direla izango jakinik. Astearte gaueko berbalagunek sobera ondo dakite zein atsegina den gertuko toki miresgarriak ezagutzea, eta hau dela medio, txango eder hau antolatu dute apirilaren 17rako (larunbata):




    09:00etan Santurtziko tren geltokian lotuko gara autoz Karrantzara abiatzeko. Bertan lehenik Pozalaguako kobazuloa bisitatuko dugu: Pozalaguako koba paregabe eta berezitzat jotzen da barruan dituen estalaktita eszentrikoengatik. Marrazki bitxiak osatzen dituzte norabide guztietan nahastuz. Barruan laku bat egon zen, baina dagoeneko lehor dago. Hala ere, ikustea merezi du. Leize hau kasualitatez aurkitu zuten 1957an, eta berritze prozesu baten ondoren jendearentzat ikusgai jarri da, bere aberastasuna miresteko.
    Eta ondoren El Karpin animalia parkera joko dugu: inguru paregabe batean dago, eta Kantauriko ibilbideko kultur eta aisialdi eskaintza zabalaren osagaietako bat da. Parkea 1995eko maiatzean inauguratu zen. Hasieran, basa animaliak jasotzea eta oneratzea izan zuen jarduera nagusi, baina gerora 2003an sail tematiko berriak gehitu ziren espezieen eboluzioa lantzeko.

    Izena emateko (bidali email bat) azken eguna apirilaren 15a izango da, guztira 12 euro inguru izango dira. Arratsaldean itzuliko ginateke bokata eder bana jan ostean. Animatu eta eman euskaraz zure aisialdia!

    2010-03-27

    KANPOMARTXO DOMEKAN! (martxoak 28)

    Aurten inoiz baino goizago, 10.30etatik aurrera Lutxana arraun taldeko


    pabeloitik, RK abenturak piraguetan paseotxaok emateko prest egongo dira!!

    eta aurtengo berrikuntza: BERTSO ESTROPADAK!

    13.30etan haur estropadak izango dira: Kaiku, Arkote, Deustu, Ondarroa,

    Lutxana... eta luxuzko "speakerrak": Sustrai Colina eta Amets Arzallus;

    bata batel baten gainean eta bestea "ala" baten gainean, ibaitik

    bertsotan. Hauxe ikuskizuna!!!

    Aurten metroz etorri!



    GORA KANPOMARTXO!

    2010-03-11

    Palestinari buruzko hitzaldia Portugaleteko AEKn.

    Tamalez ugari dira askatasun egarriz bizi diren herriak; ugariegiak oinarrizko eskubideak zein diren ez dakiten munduko herritarrak; txiroegiak egun batetik bestera beren lurra ostua izan dela ikusi duten lagunak... Munduko txoko askotan jazotzen dira gehiegikeriak, eta hau denok dakigunez ez da ezer berria. Baina honek ez du esan nahi beste albo batera begiratu behar dugunik. Izan ere, gauzak aldatzekotan denon ekarpen eta laguntza xumea ezinbestekoa baita.




    Honen harira, Palestinari buruzko hitzaldia entzun ahal izango dugu Portugaleteko Xaribari AEKn (udaltzainen alboan) martxoaren 16an 20:00etan. Bertan AEK eta bertara joandako brigadista bati esker (Irati Gonzalez) beste herri baten bizipenak ezagutu ahal izango ditugu. Portugalete ez dago horren urrun ezta? Gainera, ez da izango santurtziarrok haraino joateko ohiturarik ez dugulako!!

    2010-03-04

    HIMALAYA diaporama

    Martxoko ikastarora konekta zaitez!!

    Hilabete honetan ere beste berbalagun batek ikastaroa eskainiko digu gainerako berbalagunoi. Hain zuzen ere, Juanan astearteko eta ostiraleko taldeetan dabilen berbalagunak informatikari buruzko ikastaroa prestatu du. Ordenagailuen inguruko oinarrizko informazioa izango da eta interneteko trikimailu batzuk ere ikasiko ditugu!


    Noiz? Martxoaren 11n (osteguna). Arratsaldeko 7:30ean.

    Non? Sestaoko AEK euskaltegian.

    Izena emateko: AEK-tik pasatu, telefonoz deitu (94 496 09 00) edo e-posta idatzi martxoaren 9a baino lehen.


    Animatu eta konekta zaitezte gurekin!!!

    2010-02-25

    Hezkuntza deialdiaren aurkezpena: hitzaldi interesgarria.

    Harritzekoak dira gero euskararen inguruan entzun ditugun gehiegikeria zein zentzugabekeriak… Areago aintzat hartuz gero, oraindik ere zenbat oztopo daukagun gure hizkuntzan bizi eta aritzeko, edota erdaraz lasai asko egin dezakegun edozein ekintza euskaraz burutzeko.


    Horregatik ulergaitza da entzutea euskarak gaztelania baztertzen duela, edo D eredua (gaur egun euskararen ezagutza bermatzen duen hizkuntza eredu bakarra) derrigorrean ezarri nahi dela, astakeria handiagorik!!!… Euskara gure hizkuntza den heinean, denok dugu berau ezagutu eta jakiteko eskubide zein beharra. Eta honen harira, hezkuntza ezinbesteko tresna da gure euskarak (Unescoren arabera egun ere desagartzeko arriskuan dagoena) bizirik iraungo badu.
    Norabide honetan egindako ahaleginak ugariak dira, eta oraingo honetan Zaldiko Maldiko (Euskal Herriak Bere Eskola) elkarteak hitzaldi interesgarria antolatu du martxoaren 2an (asteartea) 18:30ean Santurtziko AEKn: Hezkuntza deialdiaren aurkezpena. Etorri eta jarri zure aletxoa euskararen alde!!!