2017-03-30

ARTEAGABEITIA-ZUATZUko KORRIKA KULTURALA

 ARTEAGABIETIA-ZUATZUko zenbait elkarteren artean eta eskoletako guraso elkartekoen laguntzaz  jarduera batzuk antolatu dituzte Korrika kulturalaren ekintzen barruan: magia saioa, disko festa eta artisauen azoka, besteak beste.





IKA, IKA IKA  BADATOR KORRIKA!!

2017-03-27

KORRIKA FESTA BARAKALDON

KORRIKA kulturalaren barruan antolatu diren jarduerekin jarraituz, oraingo honetan beste bi ekintza aipatuko dizkizuegu: 

KORRIKA TXIKIA eta KORRIKA FESTA.


Bi jarduera hauek datorren apirilaren 5ean, astezkena, izango dira.Goizean ANTXO eta PANTXA pailasoak egongo dira herriko plazan, Korrika txikia amaitu bezain laster. Bestalde, arratsaldean KORRIKA FESTA handia egongo da; bertan puzgarrriak, antzerkia eta erromeria izango ditugu KORRIKA nagusiaren bezperan hain zuzen.