2019-04-05

KORRIKA FESTA BARAKALDON

Korrika bezperan, apirilaren 10ean, Euskara Sailak eta Barakaldoko AEK-k Korrika Jaia antolatu dute. Adi! Ordutegi aldaketa egon baita! Kartelean dituzue xehetasun eta jakingarri guztiak!!

Bestalde, Korrika bukaerara joan nahi baduzu, nora eta Gasteiza, sekulako jai giroaz gozatzera, Barakaldoko AEK-k aukera emango dizu, autobusa antolatu du-eta

09:45ean epaitegien atzeko bus geltokitik abiatu gara eta 20:30ean itzuliko gara.


Izena emateko: barakaldo@aek.eus, 663 038 135 edo euskaltegitik pasatu!


4. BAGATZAKO ANTZERKI JAIALDIA

Datorren asteazkenean Bagatza Antzerki Jaialdia bueltatuko da doako 8 antzerki espektakuluekin. Apirilaren 10etik 13ra antzezlan dibertigarriez gozatzeko aukera izango dugu dohainik.Antzerkialdi honetako antzezlanak Beurko Bagatzako zenbait lekutan izango dugu:
BEURKOko ZIRKODROMOAN,IBAIBE IKASTOLAn, BAGATZA plazan eta XAKEAren plazan.

ANIMA ZAITEZ ETA HURBILDU ANTZERKI JAIALDIRA!!



2019-04-03

BARAKALDO HITZA. LITERATUR JARDUNALDIAK

BARAKALDO HITZA LITERATUR JARDUALDIETAN HAINBAT EKINTZA DAUDE EGUNOTAN, ONDOKO HAUEK BESTEAK BESTE:

Apirilak 3, ASTEAZKENA
18:00etan. CLARA CAMPOAMOR ZENTRO ZIBIKOA
Irakurketa maratoia. Irakurketa sustatzeko ekintza, irakurketak duen garrantzia eta gozamena ikusgai egiteko asmoz. Nahi duen barakaldar orok gogokoen duen liburuaren atal bat irakurri ahalko du jendaurrean.
Musika zuzenean eta antzerkia.

Apirilak 9, ASTEARTEA
20:00etan. BARAKALDO ANTZOKIA
“Fruitu arraroak” errezitaldia. Harkaitz Cano idazleak eta Maite Larburu instrumentistak jatorrizko abesti eta bertsio “harrigarri” batzuen bilduma eskainiko digute. Askotan, fruiturik goxoenak aurreikuspenik gabe sortzen dira.  Gauza bera gertatzen da abestien kasuan: estiloen gurutzapena, bertsio eta desbiderapena, ahotsen eta hitzen nahasketa… Poema izan ala ez izan, ustekabeko testuak eta testurik bitxienak kantagarri bihurtu ditzakete. (Euskara).
Hartu gonbidapena Barakaldo Antzokian, zentro zibikoetan eta kultur etxeetan



KORRIKA TXIKIA BARAKALDON

Korrika nagusia pasatzeko bezperan, Barakaldoko txikienek aukera izango dute Korrika txikia egiteko Udal Euskara Saila eta AEKren eskutik. Izan ere, apirilaren 10ean, 10:00etan, Clara Campoamor Kultur Etxearen aurrealdetik abiatuko da lasterketa Herriko plazaraino. Bertan, 10:30 aldera Hala Dzipok girotuko du eskoletarako festa. 
Denen artean KLIKA egingo diote apirilaren 11n, 00:30ean helduko zaigun Korrika nagusiari!

ZER: KORRIKA TXIKIA.

NOIZ: APIRILAREN 10EAN. GOIZEKO 10:00ETAN

NONCLARA CAMPOAMOR KULTUR ETXETIK.