Korrika nagusia pasatzeko bezperan, Barakaldoko txikienek aukera izango dute Korrika txikia egiteko Udal Euskara Saila eta AEKren eskutik. Izan ere, apirilaren 10ean, 10:00etan, Clara Campoamor Kultur Etxearen aurrealdetik abiatuko da lasterketa Herriko plazaraino. Bertan, 10:30 aldera Hala Dzipok girotuko du eskoletarako festa.
Denen artean KLIKA egingo diote apirilaren 11n, 00:30ean helduko zaigun Korrika nagusiari!
ZER: KORRIKA TXIKIA.
NOIZ: APIRILAREN 10EAN. GOIZEKO 10:00ETAN
NON: CLARA CAMPOAMOR KULTUR ETXETIK.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina