2020-04-30

NOLA BIZI IZAN DUZUE?

    
   Partekatuko ditugu asteon izan ditugun bizipenak? Gaurko proposamena, aste honetan guztian egindakoei, sentitutakoei eta bizitakoei lotuta dator.
    Ez da gaur egitekoa…gaur, bihar eta etzi prestatu eta maiatzaren 3an, guztiok elkarrekin egiteko da!!! Etxealdian Euskaraldia prestatzen aritu garen komunitatearen bizipenak munduari erakustea da gure nahia.
    Horretarako, aste honetan zehar hizkuntza ohiturak aldatzeko entrenamentuan izandako bizipen bat edo batzuk hartu eta zabaltzea eskatu nahi dizugu: bizipena kontatzen duen bideoa, argazkia, testua, bertsoa, irudia, pankarta…. nahi duzuna sortu eta sare sozialak, balkoiak eta lehioak erabili ditzagun partekatzeko

2020-04-29

EKARRI EUSKARAZKO ZINEMA ZEURE EGONGELARA

Etxean egotea dagokigun arren, etxealdia hasi aurreko ohiturei guztiz uko egin beharrik ez daukagu. Badira, aisialdiari lotutako zenbait kontumoldatuta bada ere, etxean egin ditzakegunak


IKUSI BARAKALDON EGINDAKO BIDEOTXO HAU


Horietako bati lotuta dator gaurko proposamena. Asteazkenetan ikuslearen eguna izaten ohi da Euskal Herriko hainbat zinema aretotan. Zinemara joan eta filmeak ikusteko baliatzen du eguna hainbat zinezalek. 
Lotura hauetan aukera zabala aurkituko duzue:

2020-04-28

EUSKARAZ MINTZATZEKO TOPAKETA BIRTUALA

PRAKTIKATU zerbitzuak Euskara praktikatzeko euskal herriko Topaketa Birtuala antolatu du. Bertan, herri askotako berbalagunak, mintzalagunak, mintzakideak, ikasleak... euskaldunak batuko gara. Zeuk ere eman dezakezu izena, zatoz!

Euskara praktikatzeko EHko topaketa birtuala






NOIZ? Maiatzaren 3an, igandea, 13:00ean

NOLA? Jitsi aplikazioan Zibergelak antolatuko ditugu, maiatzaren 2an postaz jasoko duzu zure gelaren helbidea. Igandean bertan sakatu eta sartuko zara.


        IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: Apirilaren 30a


EMAN IZENA HEMENhttps://labur.eus/OdgUg

2020-04-27

ESKER ON MEZUAK

Ohiko egoeran, astelehena lan eguna izan ohi da askorentzat. Ez-ohiko egoera honetan, ordea, bada oraindik ere etxetik irten eta lanera joaten denik.
Gaurko proposamena etxean geratu behar garenon zaintzaile, laguntzaile, hornitzaile… diren horiei zuzendua dago. Bidali diezaiegun esker mezuak sare sozialen bidez. Sortu ditzagun testu, argazki, bideo edo irudi bidezko mezuak eta partekatu ditzagun sarean.


Eta egunero egin ohi dugun modura, mezuak zabaltzerakoan @euskaraldia aipatuz eta #EtxealditikEuskaraldira etiketatuz parteka ditzagun.

2020-04-26

EUSKARAZ JAN (BAZKARIA, ASKARIA, AFARIA)


    Etxean, elkarrekin bilduta gaudenean, edozein momentu baliatu dezakegu hizkuntza-ohiturak aldatzeko. Igandea izanik, jatordua izan daiteke une horietako bat?!  
Hemen duzue gaurko proposamena: eraman dezagun euskara Euskal Herriko mahai guztietara!!!
Eta gogoratu: Proposamena gauzatuz gero, partekatu ekimenean parte hartzen ari diren guztiekin! Baliatu  @euskaraldia eta #EtxealditikEuskaraldira zure argazki eta bideoa sare sozialetan partekatzeko!




https://drive.google.com/open?id=1YHtWGWA7yOaQfDbBeq68Ih1CIfrrj1Fg