2015-12-20

"Oneka marrazoa" haurrantzako jarduera Antzokian.


 Barakaldo Antzokian abenduaren 26ean, larunbatean, arratsaldeko 17:00etan, ENE KANTAKkonpainiaren ONEKA MARRAZOAhaurrentzako ikuskizuna izango da.
 

Lur planeta sufritzen ari da, euririk ez du egiten
azkenaldian, ur eskasia dago, auto kopurua
ikaragarria da... Eneko eta Nere kezkatuta
daude, ezin baitute gehien gustatzen zaien
jolasean aritu: putzuetan saltatzea.
Liburu majikoa hartuta uraren bila joango dira:
baina... lortuko al dute? Oneka marrazoak
lagunduko al die? Etxera bueltatu ahal
izango dira? Izan ere... “marrazo handi honek
sortarazten du beldurra”...
Ene Kantakarenek haurrak dantzatzeko
abesti berriak eta freskoak sortzen dituzte.
Zenbaitetan ere, betiko kantuak moldatu
eta gaurkotu egiten dituzte. Haurrek erraz
imitatzeko moduko kanta guztiei loturik
koreografiak, askotan haurren beraien

laguntzarekin, prestatzen dituzte.

Anima zaitezte eta eroan zeure seme-alabak, umeek ondo baino hobeto pasatuko dute eta.
(Sarrerak 6 euro balio du).

2015-12-14

HELDUENTZAKO IPUINAK GAZTE BULEGOAN



Bihar, abenduak-15, arratsaldeko 18:00etan HELDUENTZAKO IPUINAK jarduera antolatu dute Gazte Bulegoko lagunek.

Anima zaitez eta urreratu gazte bulegora.

2015-12-11

Barakaldoko euskaldunon topaketa


   Barakaldoko euskaldunon topaketa antolatu dute Berbalagunekoek abenduaren 18an. Ekimen hau arratsaldez izango da; hain zuzen, arratsaldeko 19:30etatik aurrera Anaien parkeko kafetegian.Bertatik abiatu ostean  kanta-paseotxoa egiteko asmoa daukate.
Barakaldoko euskaldun guztiok gonbidatuta gaude, BERBALAGUN proiektua ezagutzen dugunok nahiz ezagutzeko gogoa duzuenak ere..

  Beraz, anima zaitezte eta parte hartu!!


2015-12-10

Barakaldoko mugimendu euskaltzalearen historia

Barakaldoko udalak K aldizkariaren 2. zenbakia atera berri du abenduan eta bertan Txeru GarcĂ­a Izagirrek Barakaldoko mugimendu euskaltzaleei buruz idatzitako artikulu interesgarria aurki dezakegu. 21 orrialdetan hainbat izen, leku eta talde aipatzeaz gain, 1960-70 eta 1970-80 hamarkadetako argazki ere aurkituko dituzu.
Udalak aldizkariaren 700 ale argitaratuko ditu eta 10 eurotan jarriko dira salgai kiosko, liburu-denda eta Errekatxoko Luis Choya Almaraz zentroan. Zure ale aurkitzen ez baduzu edo zuzenean Txeruren lana irakurri nahi baduzu, hementxe duzu:

Sasiburutik zorionik beroenak eman nahi dizkiogu Txeruri gure historia biltzeko egin duen lan bikainagatik. Eskerrik asko!

2015-12-06

2015eko Euskararen Ginkanako memoria

Aurtengo Euskararen Ginkana amaitu da eta ekitaldi honetarako prestatu dugun material guztia argitara ematen dugu. Baita jokalariek lortutako emaitzak ere (azken orrialdean):

Ginkanan zenbat jokalari zeuden jakin nahi duzu?
Eta besteak zein probara arte heldu ziren?
Eta zubia hartu ote duten?
Eta txanponik erabili duten?
Eta zein bide aukeratu ote zuten?
Ginkanako proba guztiak eta beraien erantzunak kuxkuxeatu nahi duzu?
Antzeko ginkana bat prestatzeko inspirazio bila zabiltza?
Euskararen Ginkanako memoria ikuskatu ezazu ea zure jakin-mina asetzen duzun :-)

2015-11-30

EUSKARAREN EGUNA BEURKO BAGATZAN



Beurko Bagatzako jai batzordekoek ere euskararen eguna behar bezala ospatu gura dute, eta zenbait ekintza antolatu dute datorren ostegunerako:

  • "ROBOTS" pelikula umeentzat Ibarrakaldun  arratsaldeko 18:00etan.
  • FOTOKOLA izeneko jarduera, "Euskarak 365 egun"kanpainaren barruan.

                            ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!

2015-11-27

ERABILI, BIZI, ERABIZI


Erabili , bizi, erabizi 

Euskaltzaleon TOPAGUNEko mezua

Erabizitzea da hitz egin, berba egin, solastu, mintzatzea etxetik plazara eta plazatik etxera eraman eta ekartzea
sentitzen dudana eta sentitzen dudan moduan esatea
Erabizitzea da sentitu, pentsatu, ekitea; batez ere, egitea
eta maite zaitut, gorroto haut, tximeleta, astazakil, kikara edo maleruski esatea xedapen gehigarri bat idatzi eta emendakina aurkeztea
alkateari euskaraz hitz egitea, eta alkateak guri euskaraz mintzatzea
Erabizitzea da iratzargailuko irratian “egun on, goizeko zazpiak dira” entzutea
bonjour, buenos dĂ­as, Diam nga fanan, good morning, bos dĂ­as, bon dĂ­a, Allin p'unchay,... bati “egun on zuri ere” erantzutea
nire bilobarekin hitz egiteko praktikatzen ari naiz” azaltzea nahi izan, izan, ekitea
Erabizitzea da elkartzea, batzea, biltzea, topatzea eta batera ekitea
mintzalagun, berbalagun, solaslagun, mintzakide, solaskide, bidelagun edo bidelari izatea
arratsalde on, kafesne bat nahi nuke” eskatzea
eta dutxan “loretxoa” edo “hil da jainkoa” abestea
Erabizitzea da ikasten ari naiz, hitz egin poliki, mesedez” esatea akatsekin (akatzekin edo akatxekin edo falloekin) bada ere, aritzea
egitea, eragitea, ahalegintzea, saiatzea; lotsarik gabe, beldur barik, konplexurik gabe ausartzea
eta saiatzen denari “lasai, ondo ari zara”, “animo, bai, ulertzen da”, “zorionak, asko aurreratu duzu” esatea
Erabizitzea da herriko toki-aldizkaria irakurtzea, agerkari digitalean idaztea twiterren txio batean #hitzmoloia aukeratzea, wikipedian artikulu bat idaztea
eta .eus domeinua erabiltzea
Erabizitzea da plazara irten eta kalea gure egitea
herriko euskaltzaleekin batera antolatu eta herri euskalduna eraikitzea
Erabizitzea da aldarrikatzea, sentsibilizatzea, eraikitzea, gozatzea, jolastea, motibatzea, kexatzea, txalotzea, arduraz jokatzea, adostea,...
Erabizitzea da 365 egunetan -dun, -zale, -gile izatea; euskaldun, euskaltzale, eragile izatea



Bestalde, Abenduaren 2an, Sasiburuk "Erdaldun berriaren kluba" bakarrizketa antolatu du,arratsaldeko 19:30ean, San Bizenteko kultur etxean eta antzezlana bukatu eta batera, 20:30ak aldera, bertaratutakoekin Euskararen Ginkanaren sari banaketa egitea bururatu zaigu. Gero, bertatik gertu dagoen Vieja Banda tabernara joango gara eta han jokoaren inguruko gorabeherei buruz hitz egiteko parada izango dugu.


NOIZ? Abenduaren 2an (asteazkena), 19:30ean bakarrizketa eta 20:30ean sari-banaketa
NON? San Bizenteko kultur etxean (Clara Campoamor)
NORTZUK? Ginkanako antolatzaileak, jokalariak, lagunak...
ZER? Antzezlana + sari banaketa + Vieja Bandara

ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI! ONDO PASATUKO DUGU ETA!


2015-11-26

Euskarak 365 egun


Datorren astean euskararen eguna dela eta, geure hizkuntzaren aldeko jarduerak nahiz euskarazko ekintza ugari datoz.Esaterako, Ibarrakaldu elkarteak bihar bertso saio ederra antolatu du beren "Herrien arteko XIX. folklore jaialdia"n antolatu duten ekimenen artean.

Bestalde, SASIBURU elkarteak eta Udaleko Euskara zerbitzuak ondoko hauek ere:


  • "Amertsen bila " erakusketa.
  • "Erdaldun berrien kluba" antzezlana.
  • "Euskararen ginkana"ren sari banaketa.
  • Bertso saioa: Andoni Egaña, Idoia Anzorandia, Asier Alcedo.
  • "Nortasuna" kontzertua.
  • Euskararen disko festa (haurrentzat).

  • Jarduera hauez gain, Hizkuntza Eskolak eta Beurko Bagatza jai batzordekoek ekintza gehiago antolatu dute, haien berri laster emango dizuegu.

2015-11-22

"ERDALDUNBERRIEN KLUBA" ANTZEZLANA



SASIBURU elkartekook beste antzezlan dibertigarria antolatu dugu euskararen eguneko bezperan:

"ERDALDUNBERRIEN KLUBA"  ANTZEZLANA

Irantzuren Klubean gutxi dira. Lau Katu. Eta sekula ez dute saririk jaso. Ez dituzte telebistan aipatzen. Ez diete elkarrizketarik egiten. Irantzuren kluba ezezaguna da. Klandestinoa. Badakizue zergatik? Irantzuren kluba, erdaldunberrien kluba delako eta erdaldunberri gehienek ez dakite erdaldunberriak direnik. Izan ere, zer arraio da erdaldunberria izatea?



NOIZ:   ABENDUAREN 2AN, ASTEAZKENA, ARRATSALDEKO 19:30EAN

NON:   SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEAN (CLARA CAMPOAMOR).

2015-11-02

"URTAROAK VIVALDIREN BEGIETATIK " UMEENTZAKO ANTZEZLANA

SASIBURU elkartekoek umeentzako antzezlan bat antolatu dugu datorren asterako. Vivaldi musikagilearen “Lau Urtaroak” musika lanean oinarritutako antzezlana aurkezten dizuegu. Bere lau urtaroei dedikaturiko musikaz baliaturik, argi beltzaz prestaturiko antzezlan bat aurkezten dizuegu. Antzerki beltzaren magia eta musika klasikoaren arteko uztardura egiten dugu antzezlan honetan, haurren ilusioa eta irudimena zabaldu nahian. 

Izan ere, urtaro bakoitzaren agerpena eta ezaugarriak azalduko dira, beti ere, argi beltzaren teknika erabiliz. Antzezteko teknika hau ez dago oso zabalduta Euskal Herrian zehar, baina aldiz, oso aproposa da haurrentzat, berari esker bi gauza ulertzera, identifikatzera eta sentitzera heldu ahal direlako: alde batetik, interpretatzeko era berezi eta original bat argi beltzaren bidez. Eta bestetik, musika klasikoak ematen dizkigun aukerak gure barnerarino sartzeko eta sentitzeko.



ZER: VIVALDIREN "LAU URTAROAK" UMEENTZAKO ANTZEZLANA


 NOIZ: AZAROAK-11, ARRATSALDEKO 18:00ETAN. 


 NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEAN (CLARA CAMPOAMOR).

2015-10-27

ZUBEROAKO EPERRA IKASTOLAREN ALDE

 Barakaldoko LAGUNTASUNA dantza elkarteko lagunek ostera ere euskararen aldeko ekimen baten berri eman digute: 

 Zuberoako SohĂĽtako "Eperra" ikastola finantzatzeko bertako produktuekin Eguberrietarako otartxo batzuk saltzen dituzte, Ahuski Otarreak.Prezioa 40 eurokoa da. 
  Otarraren edukia hauxe da: •Ardi gazta (900 gr) •Eztia (500gr) •Ahate gibela (125 gr) •Bixkotx poltxa bat “artisanala” (200 gr). 

   Otarreak erosteko: 

Abenduaren 07a baino lehen sartu behar da dirua (40 €) 3035.0157.24.1571020400 kontuan (Laboral kutxa - LAGUNTASUNA Taldea), izena eta bi abizenak adieraziz. 

   Otarreak jasotzeko: Abenduaren 12an (larunbata) LAGUNTASUNA Taldearen egoitzan (Elexpuru, 7 Behea - Barakaldo), 12etatik 14ak arte. 
Eraman ordainketaren egiaztagiria. 

     Informazio gehiago: 

     Tf. 629455570 

LAGUNTASUNA - BARAKALDO   lagun@laguntasuna.eus

2015-10-19

Euskararen Ginkana 2015

Barakaldon Euskararen Ginkanako aurreko edizioak oso harrera ona izan zuen. Jende dezentek parte hartu zuen eta denak errepikatzeko gogoekin geratu ziren. Bada, jokoaren edizio berri bat prestatu dugu eta zuk jokatu behar duzu. Baita zure lagunek ere. Barre ederrak botako dituzu!



Ginkanaren ibilbidea, proba motak, arauak, sariak eta abar hemen zehazten dira:


Aurreko dokumentu atxikitua ikusteko arazoak badituzu, saiatu dokumentu osoarekin.

Abenduraren 3an, euskararen nazioarteko egunean, ginkanako irabazleak nortzuk izan diren iragarriko dugu. Parte hartzaileekin jaitxo bat ere ospatu nahi dugu sariak banatzen ditugunean.

Abendurarte denbora dezente dago eta beraz, ginkana hasita badago ere inolako arazorik gabe has zaitezke zu ere jokatzen. Jokatzen hasteko sasiburu.ginkana@gmail.com helbidera mezutxo bat bidali besterik ez duzu eta handik gutxira, lehen proba egiteko jarraibideak jasoko dituzu zure postontzian :-)

Probak zer nolakoan izango diren ideia bat har dezazun, hemen dituzu adibide pare bat:

1. adibidea
Zer deitu naizu?
2. adibidea
Zerrenda honetatik zein hitz dago lekuz kanpo?
  • Besarkatu
  • Ferekatu
  • Xuxurlatu
  • Laztandu
  • Ainguratu
  • Musukatu
  • Zurrupatu
  • Miaskatu
Egiguzu kasu, oso onddo pasatuko duzu eta. ANIMATU!

2015-10-10

IRRIPUINAK MARTINBERTSOREKIN


Beurko-Bagatzako jaiak laster hasiko dira, eta SASIBURU elkartekoek umeentzako jarduera bat antolatu dugu: 

" IRRIPUINAK MARTINBERTSOREKIN"

NOIZ: URRIAREN 19an, ASTELEHENA. ARRATSALDEKO 18:00etan.

NON: XAKE PLAZA (LUIS DE KASTREXANA KALEA).

2015-10-01

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

Kaixooo lagunok!

Datorren asterako, urriak 7 asteazkena, Sasiburuko kideok, Eguzki elkartearekin batera, hitzaldi bat antolatu dugu, energia alternatiboei buruz.

GoiEner-ek, energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatibak, gaur egungo eredu energetikoren alternatibak aurkeztuko dizkigu.

Energia, batik bat elektrikoa, egungo gizarteetako oinarrizko ondasun bilakatu da, ura edo elikagaiak bezain beharrezkoa. GoiEner-en xedea hiritarrek oinarrizko ondasun honekiko kontrola berreskuratzea da, honen garrantziaz jabetzea, energiaren kontsumo arduratsu eta iraunkorra bultzatuz.

"Gaur egungo energia alternatiboak"

NOIZ: URRIAK-7 , ASTEAZKENA , 19:30
 
NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA (Clara Campoamor)

Animatu eta hurbildu!!!

2015-09-23

Euskara zerbitzua



 Barakaldoko udaleko euskara zerbitzuak pare bat jarduera intereresgarri antolatu ditu:

Batetik, Bizkaiko Urtxintxa Eskolarekin elkarlanean, hezitzaileei zuzendutako ikastaro bat antolatzea erabaki du. Ikastaro honetan (6 orduko formazioa) haur edo gazteekin lan egiten duzuen hezitzaileok (aisialdiko begiraleak, jantoki edo kirol monitoreak...) aukera izango duzue zuen esperientziak trukatzeko eta halaber, euskararen erabilera sustatzeko estrategiak eta baliabideak jasoko dituzue. Parte-hartzaile guztiek egiaztagiriajasoko dute. 

Ikastaroa euskara hutsean egingo da. Doakoa izango da, baina izen-eman behar da; beraz, interesatuek bidali parte- hartzeko fitxa, lehenbailehen: 

·             FAXez : 944789234
·             Posta elektronikoz: euskara@barakaldo.org



Bestetik, 
  • Euskara eta kirola - Athletic-eko jokalariekin berbetan
  • Irailak 30, 17,30ean
  • Clara Campoamor zentro zibikoa

Athletic-eko bi jokalari (Koikili Lertxundi eta Arrate Orueta) eta Euskal Telebistako aurkezle bat arituko dira berriketan ondoko gaiei buruz: kirola eta ariketa fisikoaren garrantzia, kirola eta emakumeak, kirol profesionala, euskararen presentzia eta erabilera kirol munduan ...

Amaieran argazkiak eta posterrak sinatuko dituzte eta eurekin argazkiak ateratzeko aukera ere egongo da.

2015-09-19

Barakaldon euskaraz bizi nahi dugu!

Aurten ere, Arrontegiko jaietan "Euskaraz bizi nahi dut" herri lasterketa ospatu dugu eta giro bikaina izan dugu parte hartzaileen artean. Zerua oskarbi zegoen eta Kontseiluak bidalitako kamiseta berriak jantzi ahal izan ditugu. Gizonezkoentzat urdinak, emakumezkoentzat fuksia kolorekoak eta haurrentzat berdeak.
Blogaren albo-barran, jaian zehar atera ditugun argazki batzuk ikus ditzakezue. Datozen egunetan argazki gehiago jarriko ditugu bertan.
Sasiburuko dinamizatzaileok gure eskerrak eman nahi dizkiegu Arrontegiko jai batzordeari, Ainara aisi taldeari eta Barakaldoko AEK-ri antolaketan egin duten lan bikainagatik. Eta nola ez, gure eskerrik beroenak euskararen aldeko lasterketa honetan parte hartu duten guztiengatik. Beste behin, argi eta ozen helarazi dugu Barakaldon euskaraz bizi nahi dugula!

Lasterketako bideo erreportaje bat: Herrikolore (ikus lehen 3 minutuak)
Lasterketako argazki gehiago: Barakaldo Digital

2015-09-17

Euskaltegietako matrikula epea zabalik

AEK-ko lagunek ikasturte honetako ikastaroen eskaintza helarazi digute.Betiko ikastaroez gain, ikastaro bereziak daude jubilatuentzat, etorkinentzat...baita autoikaskuntza ikastaroa ere.
Bestalde, azken urteotan bezala BERBALAGUN  mintza taldeen proiektua abian egongo da laster.



2015-09-15

"EUSKARAZ BIZI NAHI DUT" HERRI LASTERKETA

Aurten laugarren aldiz antolatuko ditu Kontseiluak herri-lasterketak. "Euskaraz bizi nahi dut" dinamikaren baitan kokatutako ekimena da hau. Euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin eta egindako hautu hori harrotasunez, herri-lasterketen bitartez adierazi nahi da Euskal Herriko herri desberdinetan. 
Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu nahi dugu Sasiburu elkartekoek ekimen honetan parte hartzera.Haurrek nahiz helduek parte hartzeko aukera izango dute, eta sariak, musika, edariak eta elastikoak eskuratu ahal izango ditugu bertan.

Barakaldon ere datorren larunbatean, IRAILAK-19, Errontegiko jaien barruan ekimen honetan parte hartzeko aukera izango dugu.


ZER : EUSKARAZ BIZI NAHI DUT HERRI LASTERKETA BARAKALDON.



NOIZ:  IRAILAREN 19AN,  (LARUNBATA). 

EGUERDIKO 12:30ETAN.

NON: ERRONTEGI AUZOAN. 
Azpiko irudian metrotik plazara nola joan azaltzen da.


2015-06-16

Barakaldoko Mega Parken #ZergatikEzEuskaraz?

Euskaltzaleen Topaguneak martxan jarri duen "eta hau zergatik ez EUSKARAZ?" kanpainari jarraiki, Sasiburu elkarteko kideok irteera bat antolatu genuen Barakaldon, eta hainbat motako frankiziaz eta saltokiz josita dagoen Mega Park gunera joan ginen pegatinak itsastera. Espero bezala, kanpaina honetako eranskailuak jartzeko lekuak barra-barra ziren han. Fashion Outlet delakotik hasita, Yelmo zinemetaraino eta KIWOKOtik hasita Leroy Merlineraino, gaztelania hutsez idatzitako hainbat eta hainbat kartel eta testu aurkitu genituen: juguettos, Calvin Klein, toys R usKrunch, ChiquiTin, KIABI, El Corte Inglés, Norauto, C&A, JOTA+GE, DonGa, Desigual, DECATHLON... Haratago dauden jatetxeetan berdin: McAuto, pollitos, KOKOXILY. Max Centerreraino ez ginen heldu baina ziur hizkuntz paisaia berdintsua aurkituko genuela.


Gogoratu beharra dago Barakaldoko 20.000 auzotar euskaldunak garela; bertoko dendek kontuan hartzeko moduko kopurua. Baina gogoratu beharra dago ere, Mega Park merkataritza-gunera joaten direnak eskualde osoko auzotarrak direla, zaretela, eta horregatik bezeroak beraien artean euskaraz hitz egiten entzutea oso ohikoa dela. Horregatik, ulergaitza egiten zaigu hainbeste diru mugitzen duten enpresa hauek euskarari merezi duen lekurik ez gordetzea. Topaguneko ekimen honi esker gauzak aldatzen joatea espero dugu, hainbat euskaldun baikaude desian gauzak hobeto egin ditzaten.

Hala ere, badira toki batzuk gure ustez aipamen berezi bat merezi dutenak. Batzuk zentzu txarrean eta beste batzuk zentzu onean. juguettos eta toys R us jostailu dendak eta ChiquiTin haurtzaindegia adibidez haur txikiei zuzenduak daude eta harrigarria iruditzen zaigu sarrerako atean bertan gaztelania hutsezko kartelak aurkitzea. DonGa jatetxeak eta JOTA+GE dendak berriz, bertokoak dira baina euskarataz paso egiten dute.

Amaitzeko, IKEA eta Forum Sport aipatu nahi ditugu. Izan ere, azken bi hauek izan ziren elebitasuna serio hartzen zutela ikusi genituen bakarrak. Azken honen kasuan gainera, kartel guztiak euskaraz eta gaztelaniaz egoteaz gain euskara gaztelaniaren aurretik agertzen zen. Beraz, hau izan zen gure txango guztian pegatinak jartzera joan eta jarri gabe utzi genuen leku bakarra. Bikaina izango litzateke beste saltoki eta frankiziek eredutzat hartuko balute.

Mega Park albo batera utzita, Barakaldoko beste txoko askotan ere pegatinak itsatsi ditugu azken asteotan. Prestatu dugun argazki bilduman kontsulta ditzakezue.

2015-06-04

OINARRIZKO ARGAZKIGINTZA IKASTAROA



SASIBURU elkarteak euskarazko beste jarduera baten berri eman nahi dizuegu: datozen asteetan OINARRIZKO ARGAZKIGINTZA TAILERRA antolatu dugu.
Argazkigintza ikastaro hori hiru egunetan izango dugu:  ekainaren 18, 25 eta 28an.
Plaza MUGATUAK dira, beraz interesatuta bazaude, eman zeure izena geure posta elektronikora mezutxo bat bidaliz:

sasiburu@gmail.com

2015-05-29

Eta hau, zergatik ez euskaraz? Kanpaina

Sasiburukideok Euskaltzaleen Topaguneak abiatutako “eta hau, zergatik ez euskaraz?” kanpainan parte hartuko dugu. Kanpainaren helburu nagusia paisaia linguistikoa euskalduntzea da, kanpainaren pegatinak jarriko dira gaztelania hutsez dauden errotuluen gainean.

Barakaldon lan asko dugu egiteko; zoritxarrez, gure herriko leku publiko zein komertzio handi askotan, gauza asko gaztelania hutsean idatzita daude. Hori dela eta, Sasiburukideok gurekin batera pegada masiboa egitera gonbidatu nahi zaituztegu ekainaren 9an, arratsaldeko 19:30ean, San Bizenteko elizan.
Pegadara joaterik ez baduzue, baina gaztelania hutsezko errotuluak identifikatuta badituzue, bidali lekuaren izena eta helbidea eta egiten ahaleginduko gara!



Kanpainari buruzko informazio guztia hemen duzue: http://topagunea.eus/2015/05/eta-hau-zergatik-ez-euskaraz/

GAURTIK HASTEN DA BIHARKO BARAKALDO EUSKALDUNA! 



2015-05-21

OIHAN VEGA "EUSKARAREN ESPEKTAKULUE"

Datorren asteartean, maiatzak 26,   OIHAN VEGAren ikuskizuna izango dugu SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEAn, Barakaldoko udalaren euskara zerbitzuaren eskutik.
  • ZER: "Euskararen espektakulueOIHAN VEGA.
  • NONClara Campoamor k.e.( Gernikako arbola, San  Bizente auzoa).
  • NOIZMAIATZAK-26. ARRATSALDEKO 19:00etan.


Hona hemen ikuskizunaren laburpentzo bat:

2015-04-27

"IL DUO CANNELLONI" UMEENTZAKO JARDUERA

   Eroak dira? Heroiak? Musikoak?? Magoak? Akrobatak?? Mmmmm agian… Miki eta Riki, oso artista bereziak dira, izugarri maitatuak haien lurraldean “Cannelloni” Sizialiako hegoaldeko herri txiki bat. Musika jaialdi ospetsu asko irabazi ondoren (hori diote behintzat…) zure herriko jaialdira heldu dira bere kanta berriaren soinuaz. 
   Jende artean inspirazio bila arituko dira, agian zu izango zara haien musa…Edo zu….argi dagoena da ooooso ongi pasatuko duzula. Umorea, musika, dantzak eta akrobaziak???? Magia eta mimo pila batez egindako ikuskizuna!!






NOIZ : MAIATZAK-5, ASTEARTEA, ARRATSALDEKO 17:30EAN.

NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA. (Gernikako arbola). BARAKALDO.

FAMILIA GIROAN EUSKARAZ. ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!

2015-04-20

HEZKUNTZARI BURUZKO MAHAI-INGURUA


Aste honetako ostegunean, apirilak-23, arratsaldeko 19:00etan SASIBURU elkartekook Clara Campoamor kultur etxean hezkuntzari buruzko mahai inguru interesgarria antolatu dugu:

"HEZKUNTZA ETA HAURTZAROARI BEGIRADA BERRI BAT"

Bertan, Leioako LABORAGUNE proiektua aurkeztuko digute, baita Arabako GEROA eskolako. Ondoren hezkuntza proiektuei buruzko eztabaida izango da.

Horretaz gain Liburuaren eguna ospatzeko liburu gurutzaketa egingo dugu: ekar ezazu euskarazko liburu bat eta eraman beste bat.

OHARRA: otsailean gai berdinari buruzko beste ekitaldi bat antolatu genuen baina eduki ezberdinak izan zituen, gonbidatuak beste proiektu batzuk izan baitziren.

Anima zaitez eta etorri!!

2015-03-22

EUSKARA EGUNA ZUAZON

KORRIKA dagoeneko Euskal Herriko errepideak, herriak nahiz hiriak zeharkartzen dabil dagoeneko, Barakaldora datorren asteartean, martxoak 24, helduko zaigu 17:00ak aldera. Hainbat festa eta jarduera antolatu ditugu elkarte euskaltzaleok.
Oraingo honetan Arteagabeitia Zuazon martxoaren 28an antolatu dutena aurkeztu nahi dizuegu.Arratsaldeko 18:00etatik aurrera haurrentzat kalejira eta disko festa izango dira, bestalde kantu poteoa eta musika ibiltaria ere antolatu dituzte besteak beste.

2015-03-11

BERTSO KORRIKA BARAKALDON


BIHAR,MARTXOAK-1220:00ETAN KORRIKA KULTURALA EKIMENEN ARTEAN BERTSO SAIO EDERRA IZANGO DUGU IBARRAKALDU TABERNAN.

ANIMA ZAITEZ ETA ERDU!

2015-03-04

Bakarrizketa: IPUINEZ NAZKATURIK



Datorren martxoaren 8an, emakumearen egunean, BARAKALDOKO GAZTE BULEGOko lagunek ekimen interesgarria antolatu dute 18 urtetik gorako gazteentzat euskeraz:

ZERBakarrizketa: "IPUINEZ NAZKATURIK".


NOIZ:   Martxoak 8 18:00ETAN 


NON: BARAKALDOKO GAZTE BULEGOAN.

Doan. 


2015-03-02

KORRIKA BARAKALDON

KORRIKA laster abian hasiko da, eta  BARAKALDOko talde eta elkarte euskaltzaleok hainbat jarduera antolatu dugu Euskal giroa pizteko asmotan. Ohar honekin batera ikusi ditzakezue ekintza horiek, eta zein elkartek parte harTuko duten: DANTZA TALDEAK, AINARA aisialdi taldea, AUZOETAKO JAI BATZORDEAK, KILIKA BERTSO ESKOLA, SASIBURU elkartea eta BARAKALDOKO AEK-K.
Kartelean agertzen diren jarduerez gain bihar bertan hasiko den sukaldaritza tailerra, eta udaleko euskara zerbitzuak antolaturiko beste jardueraren bat ere egongo dira martxoan.

2015-02-23

Sukaldaritza ikastaroa martxoan

Martxoaren 3, 10 eta 17an, sukaldaritza ikastaroaren edizio berri bat ospatuko dugu. Ohi bezala, doakoa izango da eta Gurutzetako Kultur Etxean ospatuko da. Baina adi, toki mugatuak baititugu (12 zehazki) eta izena ematen lehenak hartuko baititugu.

Ikastaroa aditzeko ez da sukaldaritza ezagutza berezirik eskatzen. Gutxieneko euskara maila izatea bai ordea, azalpen guztiak euskaraz emango baitira. Ikasteko grina duen edonork har dezake parte (gutxiengo adina duten haurrek ere). Sesio bakoitzean bi plater prestatuko dira eta amaieran bertan dastatuko dira: entsalada bat, postre bat, korear platerak... Irakasleak, prestatutako plateren errezetak banatuko ditu nahi duenak etxean errepika ditzan.

Izena emateko gain, zalantzarik izanez gero ere idatz iezaguzue e-posta bat.

2015-02-19

"Euskara besta egin..." kartela

Iazko Barakaldoko jaietarako kartel hau prestatu genuen txosnetan jartzeko eta nahi duen orok nahi duen guztietan erabil dezan hemen argitaratzen dugu.

PNG formatuan 800 pixeleko zabalerarekin:


PDF formatuan A3 neurrian inprimatzeko:
SVG formatuan:

SVG fitxategia da jatorrizkoa eta Inkscape diseinu-programa librearekin sortuta dago.

Bide batez, jakin erabiltzen den letra-tipoa Jump Start dela.

OHARRA: SVG fitxategiarekin lan egin nahi duenak, Inkscape edo antzeko programa bat instalatu eta Jump Start letra-tipoa instalatu beharko du SVGa ireki aurretik.

Zabaldu! kopiatu! moldatu!