Eroak dira? Heroiak? Musikoak?? Magoak? Akrobatak?? Mmmmm agian…
Miki eta Riki, oso artista bereziak dira, izugarri maitatuak haien lurraldean “Cannelloni” Sizialiako hegoaldeko herri txiki bat. Musika jaialdi ospetsu asko irabazi ondoren (hori diote behintzat…) zure herriko jaialdira heldu dira bere kanta berriaren soinuaz.
Jende artean inspirazio bila arituko dira, agian zu izango zara haien musa…Edo zu….argi dagoena da ooooso ongi pasatuko duzula.
Umorea, musika, dantzak eta akrobaziak???? Magia eta mimo pila batez egindako ikuskizuna!!
NOIZ : MAIATZAK-5, ASTEARTEA, ARRATSALDEKO 17:30EAN.
NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA. (Gernikako arbola). BARAKALDO.
FAMILIA GIROAN EUSKARAZ.
ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina