2024-02-29

ERRIGORA KANPAINA

 

  Udazkenean nafar hegoaldeko produktuen bidez euskalgintzari puzka ibili ostean, udaberriarekin batera burujabetza zaporea berriz ahora ekartzeko aukera datorkigu.

Martxoaren 13ra arte Nafarroa hegoaldea zure sukaldera eramateko aukera paregabea duzu Eskutik Eskura kanpainaren bidez. Olioa, barazki-kontserbak, ardoak, arroza, lekaleak, pasta… euskaraz etiketatuta eta jatorrizko prezioan!

Nola egin dezakezun eskaera? Oso erraza da, sakatu beheko estekan (Errigora) eta bete saskia zure produktu gustukoenekin:

                                  ERRIGORA

           Eutsi diezaiogun elkarrekin ekin diogun bideari!!

2024-02-26

NATURZALE TALDEA


 BERBALAGUNekoek beste ekitaldi interesgarri bat antolatu dute NATURZALE TALDEA.

Lehenengo txango honetan SASIBURU mendikatea zeharkatzeko  plan aparta dugu.

Txango horretan parte hartzeko oinetako eta arropa egokiak eramatea beharrezkoa da, baita ura eta otartekoa ere.

            Izen ematea:


                                        ANIMA ZAITEZ!! EMAN IZENA!!