Udazkenean nafar hegoaldeko produktuen bidez euskalgintzari puzka ibili ostean, udaberriarekin batera burujabetza zaporea berriz ahora ekartzeko aukera datorkigu.
Martxoaren 13ra arte Nafarroa hegoaldea zure sukaldera eramateko aukera paregabea duzu Eskutik Eskura kanpainaren bidez. Olioa, barazki-kontserbak, ardoak, arroza, lekaleak, pasta… euskaraz etiketatuta eta jatorrizko prezioan!
Nola egin dezakezun eskaera? Oso erraza da, sakatu beheko estekan (Errigora) eta bete saskia zure produktu gustukoenekin:
Eutsi diezaiogun elkarrekin ekin diogun bideari!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina