SASIBURU ELKARTEKOEK BESTE ANTZEZLAN DIBERTIGARRIA ANTOLATU DAUGU DATORREN ASTEKO OSTEGUNERAKO, EUSKARA ELKARTEEN TOPAGUNEKOEN LAGUNTZAZ, KULTUR ERROTA EGITASMOAREN BARRUAN: KOKAKOLA ETA BAREA.
BESTALDE, AURTEN LASTER MARTXOAN IZANGO DUGU KORRIKA BERRIZ ETA TALDE EUSKATZALEOK ZENBAIT JARDUERA PRESTATZEN GABILTZA EUSKARAREN JAI HANDI HORREKIN BAT EGITEKO.
Ray
eta Nik – edo nahiago baduzue Ramon Agirre eta Inazio Tolosa- artisten pasadizo
berriak kontatzen dituen ikuskaria da. Sentikaria.
Aurrekoan
(“Xentimorik gabe”) munduan barna ibili baziren (Frantzia, goiko eta beheko
Amerika, Italia…) oraingoan etxera begira jarri dira, euren ibilbidearen
hasierako garaietara hain zuzen. Eta garai hartan Ez Dok Amairu sortu zen.
Euskal Kantagintzaren eta Euskal Kulturaren Historian mugarri izan zen taldea
edo mugimendua.
Bada,
inor gutxik badaki ere, Ray eta Nik (artean Ramon eta Inazio) han zebiltzan,
artista haundi haien artean, bileratan, entsaiotan, afaritan… Bai, bai, Mikel
Laboa, Xabier Lete, Lurdes Iriondo, Benito Lertxundi eta enparauekin. Edo hala
diote behintzat.
Ray
eta Niken esanetan han zeuden, hasierako Ez Dok Amairu hartan, proposamenak
egiten, aholkuak ematen, abestiak edo letrak ontzen, eta zergatik ez, afaria
prestatzen. Xabier Leteri bizarra uzteko esan zioten (hor hasi omen zen bere
karrera arrakastatsua), Benitori ahotsa lakartzeko…
ZER: KARAKOLA ETA BAREA ANTZEZLANA
NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEAN. ( GERNIKAKO ARBOLA KALEAN).
NOIZ: OTSAILAREN 26AN, ARRATSALDEKO 19:30ETAN.
ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!