2015-02-18

KARAKOLA ETA BAREA ANTZEZLANA BARAKALDON


SASIBURU ELKARTEKOEK BESTE ANTZEZLAN DIBERTIGARRIA ANTOLATU DAUGU DATORREN ASTEKO OSTEGUNERAKO, EUSKARA ELKARTEEN TOPAGUNEKOEN LAGUNTZAZ, KULTUR ERROTA EGITASMOAREN BARRUAN: KOKAKOLA ETA BAREA.

BESTALDE, AURTEN LASTER MARTXOAN IZANGO DUGU KORRIKA BERRIZ ETA TALDE EUSKATZALEOK ZENBAIT JARDUERA PRESTATZEN GABILTZA EUSKARAREN JAI HANDI HORREKIN BAT EGITEKO.


Ray eta Nik – edo nahiago baduzue Ramon Agirre eta Inazio Tolosa- artisten pasadizo berriak kontatzen dituen ikuskaria da. Sentikaria.
Aurrekoan (“Xentimorik gabe”) munduan barna ibili baziren (Frantzia, goiko eta beheko Amerika, Italia…) oraingoan etxera begira jarri dira, euren ibilbidearen hasierako garaietara hain zuzen. Eta garai hartan Ez Dok Amairu sortu zen. Euskal Kantagintzaren eta Euskal Kulturaren Historian mugarri izan zen taldea edo mugimendua.
Bada, inor gutxik badaki ere, Ray eta Nik (artean Ramon eta Inazio) han zebiltzan, artista haundi haien artean, bileratan, entsaiotan, afaritan… Bai, bai, Mikel Laboa, Xabier Lete, Lurdes Iriondo, Benito Lertxundi eta enparauekin. Edo hala diote behintzat. 


Ray eta Niken esanetan han zeuden, hasierako Ez Dok Amairu hartan, proposamenak egiten, aholkuak ematen, abestiak edo letrak ontzen, eta zergatik ez, afaria prestatzen. Xabier Leteri bizarra uzteko esan zioten (hor hasi omen zen bere karrera arrakastatsua), Benitori ahotsa lakartzeko… 

















ZER: KARAKOLA ETA BAREA ANTZEZLANA

NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEAN. ( GERNIKAKO ARBOLA KALEAN).

NOIZ: OTSAILAREN 26AN, ARRATSALDEKO 19:30ETAN.

ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat