Datorren abenduaren 27an Barakaldoko antzokian Txirri, Mirri eta Txiribiton pailasoen bi emanaldia izango dugu. Jarduera honetan berroegi urte pasa beste belaunaldiei bide uzteko garaia heldu zaie..
Hainbat urtetan Txirri, Mirri eta Txiribitonek Bizkaiko Gabonak alaitu dituzte
euren jira ederrak antolatzen. Orain aurkezten duten ordu bete inguruko funtzio
berezi honetan, Txirri, Mirri eta Txiribitonek berrogei urtemugako
ospakizunen errematea jarriko dute beren esketxik famatuenak antzezten:
Kax-kax, Sustoa, Ostatu Nagusia, Txirrimatona... Kakusai gaiztoak ere egingo du
agerpen txikia, baina ez du inor beldurtzea lortuko.
Euren abestirik famatuenak
ere publikoarekin batera kantatuko dituzte: Txirri, Mirri eta Txiribiton, Zapi
zuria, Paristik natorren, Pintto Pintto, Altza Pelipe...
Berz, beste aukera eder bat ondo pasatzeko, kasu honetan bereziki umeei zuzenduriko ekitaldia, baita gurasoak ere Barakaldon euskaraz gozatzeko.
NON: BARAKALD0 ANTZOKIAN.
NOIZ: ABENDUAREN 27AN.
ORDUA: bi emanaldi 18:00etan,19:45ean