Ostiral honetan, abenduak 12, Berbalagun ekimenak euskaldunon topaketa musikatua
antolatu du Barakaldon, 19:30ean Eguzki tabernatik abiaturik.
Euskaltzale oro dago gonbidatua, eta bestalde, AEKideek, urte bukaerako jaia ekintza honen bidez gauzatuko dutela adierazi dute jada. Gainera, topaketan jana eta edana egoteaz aparte,
musika, zozketak eta hamaika sorpresatxo izango baitira.
ANIMA ZAITEZ ETA ERDU!!
Musika etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Musika etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2014-12-11
2014-12-01
"JAINKO TXIKI ETA JOSTALARI HURA" KANTALDIA
Barakaldoko Udaleko euskara zerbitzuak kantaldi ederra antolatu du asteazken honetarako, euskararen eguna dela eta. Hona hemen ekitaldi horren nondik norakoak.
Jainko txiki eta jostalari hura deitzen den ikuskizun multimedia berri honetan, Kirmen Uriberen testuak nahasten dira Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabalen musikarekin eta Mikel Valverderen ilustrazioekin.
Euskal artista garrantzitsuenetako batzuek elkarrekin egindako lan hau jendaurrean erakutsiko da azaroaren 21ean New Yorkeko Poisson Rouge aretoan.
ZER: “JAINKO TXIKI ETA JOSTALARI HURA”
Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal,
Mikel Valverde
NOIZ: Abenduak 3,ORDUA 20,00
NON Barakaldo Antzokia.
ZER Publiko helduari zuzendutako kontzertu-errezitala
PREZIOA 5 €
ANTOLATZAILEA: Barakaldo Udaleko Euskara Zerbitzua
2014-11-27
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA.1.
Euskararen nazioarteko eguna dela eta, hainbat jarduera izango dira datorren astean besteak beste gazte bulegokoek antolaturikoak, Barakaldoko hizkuntza eskolakoek, udaleko euskara zerbitzukoek...
Oraingo honetan Barakaldoko gazte bulegokoen antolatutakoen berri daukazue:
Elikagaien manipulatzaile eta perkusio tailerra dituzue, baita k izeneko dokumentala ere. Tailer horien berri izateko jo ezazue ahalik eta lasterren gazte bulegora (San Juan kalea) edo telefonoz deitu.
Bestalde, hona hemen euskaltzale batek helarazi digun informazioa, bihar bertan kantaldi ederra izango dugu Barakaldoko antzokian.
ZER: EƱaut elorrieta (ken7) bere bakarkako diskoaren aurkezpena.“Deserriko kantak” .
NOIZ: Azaroak 28, OSTIRALA, 20:30etan.
NON: Barakaldo Antzoki-an
ZER: Pirritx, Porrotx eta Marimotots. TXO,MIKMAK txikia!! emankizun berria
NOIZ: azaroak 30,eguerdiko 12.00etan eta arratsaldeko 17:30etan.
non: Bec-en.
http://bilbaoexhibitioncentre.com/eventos/pirritx-porrotx-eta-marimotots/#.VHdUXWdnSUd
2014-10-11
KANTU EGUNA SAN BIZENTEN
DATORREN URRIAREN 19AN, IGANDEA, SAN BIZENTE AUZOAN KANTU EGUNA OSPATUKO DUTE LAGUNTASUNA ELKARTEKOEK.BERTAN ABESTI TALDEEN TOPAKETAZ GAIN, DUO DENO BIKOTEAREN EMANALDIA IZANGO DUGU ETA LAGUN ARTEKO BAZKARIA, BESTEAK BESTE.
2012-10-06
DUO DENO BIKOTEAREN KONTZERTUA
Datorren asteko ostiralean,urriak-12, arratsaldeko 19:00etan betiko euskal abestien kontzertua entzuteko aukera izango dugu Beurko-Bagatzako jaien barruan.
HURBIL ZAITEZ ETA EUSKAL MUSIKA GOZA EZAZU!!
ZER: DUODENO BIKOTEA. EUSKAL KANTAK.
NOIZ: URRIAK-12, OSTIRALA, 19:00ETAN.
NON: SANTA TERESAKO PLAZAN.
2012-02-29
Folk saioa
Laguntasuna elkartekoek folk saio bat antolatu dute ostiral honetan, martxoak 2, gaueko 22:00etan Atari tabernan.
2012-01-18
“Ttukunak” Musika - Txalaparta
Ahizpa bikiek txalaparta arloan inoiz entzun ez diren erritmoak eta melodiak sortarazten dituzte maisutasunez.
Ikuskizun bisuala eta soinuduna dugu hau, familia osoa ondo pasa dadin, hain zuzen ere.
Ikuskizun bisuala eta soinuduna dugu hau, familia osoa ondo pasa dadin, hain zuzen ere.
2011-10-22
SEIREN eta RUAILLE BUAILLEren kontzertua
Datorren ostiralean, urriaren 28an, gaueko 20:00etan Barakaldoko antzokian kontzertu interesgarri bat izango dugu: SEIREN eta RUAILLE BUAILLE taldeak arituko dira.
Anima zaitez!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)


.jpg)

