2011-05-27

Ibilaldia Ondarrun

1980tik aurrera 100.000 lagun baino gehiago batzen dituen jaialdia urteroko hitzordua bihurtu da. Urteak joan eta urteak etorri Ibilaldiak bere sortzeko arrazoiei eusten die: Bizkaiko Ikastolen jaialdia izatea, Ikastolaren hezkuntza proiektua ezagutzera ematea eta erronka berriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea. 2011n Ondarroako eta Lekeitioko Ikastolek antolatuko dute Ibilaldia. 2011ko maiatzaren 29an Ondarroan dugu zita.

2011-05-25

"Aukera Gazteak" filma

Barakaldoko Gazte Bulegokoek beste euskarazko ekitaldi bat antolatu dute.
NOIZ: Maiatzak 29an, igandea, 
NON :Gazte Bulegoan.

ZINEMA EUSKERAZ
"Aukera Gazteak"                                             
Ordua: 17:30

Film  honetan espetxera  joan nahi ez duten zenbait gazteren kasuak azaltzen ditu. Hauek auzolan bat egin behar dute kartzela ekiditzeko. Beraz, orientatzaile baten pausoak jarraitu beharko dituzte. Auzolan honetan zenbait gauzaz jabetuko dira: maitasunaren garrantziaz, lagunak izatearen garrantziaz...