2020-10-31

FADOAK ENTZUTEN ZITUEN GIZONA. BARAKALDOKO ANTZOKIAN

 





Barakaldo Antzokiak 'Fadoak entzuten zituen gizona' antzezlana antolatu du gaurko.


"Inoiz pentsatu duzue zergatik diren ezagunagoak emakumezko fado abeslariak gizonezkoak baino? Ander Huelvako Ayamonte herrian antolatzen den fado lehiaketa amateur batera doa bertan parte hartzeko asmoz. Autostopean ari dela, Mariok jasoko du bere kamioian. Kasualitateak kasualitate, Anderrek eta Mariok lehenagotik ezagutzen dute elkar, baina urteak dira ez dutela elkarren berri izan. Berezia izango da elkarrekin egingo duten bidaia, batez ere, Masku izeneko pertsonai misteriotsuak baldintzatuko duelako. 

Maskuk identitate krisi handia du. Garaiak aldatu egin dira eta ez da ezer. Krisi horren erruz, bere imajinarioak gora egin du, baina bitxiena da beti istorio bera datorkiola burura, fadoak entzuten zituen gizonaren istorioa. Mario eta Anderren istorioa. 

Mario Esteves kamioilaria da. Portugalera doa bere kamioian. Mariori hilabete batzuetako bizitza eman diote, biriketako minbizia du. Ez dio inori esan eta ez du inorekin partekatu nahi. Bere aitaren jaioterria, Arraiolos, ezagutzea da bere azken nahietako bat. Hara bidean, autostop egiten ari den Ander mutilarekin topo egingo du, eta Ayamontera (Huelva) joango da fadoen lehiaketa amateur batean parte hartzera. Kamioira igotzeko gonbita egingo dio Mariok, eta Badajozera bidaia egingo dute elkarrekin, baina Salamanca parean, elurte handi baten ondorioz, gau oso batez kamioian harrapatuta geratuko dira"

EGILEA: Txarli Andrade ZUZENDARITZA: Getari Etxegarai ANTZEZLEAK: Ane Gabarain, IƱigo Aranbarri, Kepa Errasti ARGIZTAPENA: David Alcorta ESZENOGRAFIA: Eider Ibarrondo, Isa Acosta MUSIKA: Pascal Gaigne

NOIZ: URRIAREN 31an , larunbata, 20:30
NON: BARAKALDOKO ANTZOKIAN.

SALNEURRIA: 18€ / 15€


2020-10-30

ERRIGORA 2020

 Udazkenean Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka. Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskiak milaka etxetara eramaten ditu kanpaina honetan. Kasu honetan, auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsua egiten diogu (saski bakoitzaren balioaren %25). 2013an kanpaina lehenengoz egin zenetik eskaintzan hainbat aldaketa egin dugu. Egun 3 saski ematen dira aukeran.





2020-10-29

EUSKARALDIKO KANTA

 Euskaraldia Barakaldok bere kanta sortu du, Barakaldoko artistek Barakaldorako propio sortutako abestia!


Orain bideoa jarri nahi diogu kantari? Protagonista izan nahi duzue?

  • 1. aukera:
    • Elkartea, entitatea, taldea… bazarete
    • Audio osoari bideoa jarri
    • Igo zuen YouTubera, sare sozialetara
    • Etiketatu sare sozial guztietan EUSKARALDIABARAKALDO
    • YouTube edo sare sozialik ez badaukazue, bidali bideoa guri:
  • 2. aukera:
    • Bideo osoa egiten ausartu ez? Lasai! Denon artean sortuko dugu bideo polit bat
    • Zer egin?
      • Gehienez, 30 segundoko bideoa grabatu telefonoarekin
      • Bideo horizontala
      • Mozorratu, dantzatu, saltatu… nahi duzuena egin, baina EZ KANTATU!!! (gero, irudiak musikarekin ondo sinkronizatu ahal izateko)
      • Bidali whatsappez: 696 196 332
      • Azken eguna bidaltzeko: azaroak 1

2020-10-27

JANTZI DITZAGUN KALEAK

https://euskaraldia.eus/ 


JANTZI DITZAGUN KALEAK!

Jar ezazu Euskaraldiaren banderatxoa
zure leiho edo balkoian


Euskaltzaleen Topagunetik hainbat eragile eta erakunderekin lankidetzan antolatzen dugun ekimenik ikusgarriena Euskaraldia da.

Mezu honen bidez, proposamen bat luzatu nahi dizuegu, aurten, Euskaraldian parte hartuko duzuen entitate guztioi. Honakoa da proposamena: Euskaraldia ikusgarriago egiteko, eta bide batez, euskaltzaleen mugimendua baliabidez indartzeko, gure etxe, elkarte, eraikin publiko eta lantegietako leiho eta balkoietan banderak jartzea, banderako 5€ko ekarpena eginda.

Zertarako erabili banderatxoak? Esaterako…

  • Zuen entitatean jartzeko. Zuek lantokiko lehio eta balkoietan eskegitzeko.
  • Zuen entitateko lankideak edo eta bezeroak Euskaraldiarekin zipriztintzeko asmoz, oparitzeko.
  • Zuen lantokian ariketan parte hartzeko izena eman duten ahobizi eta belarriprest-ei oparitzeko/eskaintzeko,

         NON EROSI DEZAKEGU BANDERATXOA?

2020-10-26

BADATOR EUSKARALDIA


Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da

Zenbait entitatek eta elkartek izena eman dugu dagoeneko Euskaraldi 2020an parte hartzeko.Baina, beste pauso bat geratzen da oraindik: parte hartuko duzuenok norbanako gisa ere izena ematea. Hemen daukazue esteka: https://euskaraldia.eus/

Izena emateko orduan, bi roletako bat aukeratu beharko duzue: ahobizi (euskara ulertzen eta hitz egiten dut) edo belarriprest (euskara ulertzen dut). Aukeratu duzuen rola identifikatuko duen txapa bat jaso, eta Euskaraldiak dirauen 15 egunetan eramango duzue.






Mesedez, eman izena azaroaren 19a baino lehen!