"Inoiz pentsatu duzue zergatik diren ezagunagoak emakumezko fado abeslariak gizonezkoak baino? Ander Huelvako Ayamonte herrian antolatzen den fado lehiaketa amateur batera doa bertan parte hartzeko asmoz. Autostopean ari dela, Mariok jasoko du bere kamioian. Kasualitateak kasualitate, Anderrek eta Mariok lehenagotik ezagutzen dute elkar, baina urteak dira ez dutela elkarren berri izan. Berezia izango da elkarrekin egingo duten bidaia, batez ere, Masku izeneko pertsonai misteriotsuak baldintzatuko duelako.
Maskuk identitate krisi handia du. Garaiak aldatu egin dira eta ez da ezer. Krisi horren erruz, bere imajinarioak gora egin du, baina bitxiena da beti istorio bera datorkiola burura, fadoak entzuten zituen gizonaren istorioa. Mario eta Anderren istorioa.
Mario Esteves kamioilaria da. Portugalera doa bere kamioian. Mariori hilabete batzuetako bizitza eman diote, biriketako minbizia du. Ez dio inori esan eta ez du inorekin partekatu nahi. Bere aitaren jaioterria, Arraiolos, ezagutzea da bere azken nahietako bat. Hara bidean, autostop egiten ari den Ander mutilarekin topo egingo du, eta Ayamontera (Huelva) joango da fadoen lehiaketa amateur batean parte hartzera. Kamioira igotzeko gonbita egingo dio Mariok, eta Badajozera bidaia egingo dute elkarrekin, baina Salamanca parean, elurte handi baten ondorioz, gau oso batez kamioian harrapatuta geratuko dira"
EGILEA: Txarli Andrade ZUZENDARITZA: Getari Etxegarai ANTZEZLEAK: Ane Gabarain, Iñigo Aranbarri, Kepa Errasti ARGIZTAPENA: David Alcorta ESZENOGRAFIA: Eider Ibarrondo, Isa Acosta MUSIKA: Pascal Gaigne
NOIZ: URRIAREN 31an , larunbata, 20:30.
NON: BARAKALDOKO ANTZOKIAN.
SALNEURRIA: 18€ / 15€
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina