SASIBURU ELKARTEAK beste antzezlan dibertigarri bat antolatu du. Oraingoan TARTEAN antzerki taldeko BIBA VOI antzezlana ikusteko parada izango dugu.
Dario Fo eta Franca Rameri egindako omenaldi bat, beraien hainbat antzezlan erabiliz, osorik edo zatiak, batzuk irakurrita, beste batzuk antzeztuta, denak dramatizatuta.
Erabilitako antzezlanak eta itzultzaileak: Misterio Bufo Lazaroren Berpizketa (Patxo Telleria) Eroa eta Heroia (Josemari Carrere) Franca Rameren bakarrizketak Andrea bere bakardadean (Mikel Martinez) Andre guztiok daukagu historia bera (Xabi Paia) Anarkista baten ezusteko heriotza (Julia Marin) Pistolaren Begi Zuri beltzak (Jon Aurre) Adan eta Eva (Jose Ramón Urrutxua “Utretx”)
Ikuskizunaren alde dokumentalista eta pedagogikoa: Ikuskizuna, teatrala izateaz aparte, pedagogikoa ere bada, antzezten diren lanak, eta egileak beraiek, aurkezten eta azaltzen direlako bertan: Dario eta Francaren ibilbidea, pertsonalitatea, lanak, ideologia, gizarte eta bizitzarekiko konpromisoa…
Biba Voi! ANTZEZLANA
Dario Fo eta Franca Rameren antzerkia
AKTOREAK: Irati Agirreazkuenaga eta Mikel Martinez
NOIZ: AZAROAREN 18an, ASTEAZKENA, 19.30ean.
NON: GURUTZETAKO KULTUR ETXEAN.
DOHAINIK!! AFOROA MUGATUA DA.
MASKARA JANTZITA etortzea derrigorrezkoa da, gainera ikusleen tenperatura neurtuko dugu aretora sartu aurretik.
ANIMA ZAITEZ!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina