SASIBURU elkartekoek umeentzako antzezlan bat antolatu dugu datorren asterako.
Vivaldi musikagilearen “Lau Urtaroak” musika lanean oinarritutako antzezlana aurkezten dizuegu. Bere lau urtaroei dedikaturiko musikaz baliaturik, argi beltzaz prestaturiko antzezlan bat aurkezten dizuegu. Antzerki beltzaren magia eta musika klasikoaren arteko uztardura egiten dugu antzezlan honetan, haurren ilusioa eta irudimena zabaldu nahian.
Izan ere, urtaro bakoitzaren agerpena eta ezaugarriak azalduko dira, beti ere, argi beltzaren teknika erabiliz.
Antzezteko teknika hau ez dago oso zabalduta Euskal Herrian zehar, baina aldiz, oso aproposa da haurrentzat, berari esker bi gauza ulertzera, identifikatzera eta sentitzera heldu ahal direlako: alde batetik, interpretatzeko era berezi eta original bat argi beltzaren bidez. Eta bestetik, musika klasikoak ematen dizkigun aukerak gure barnerarino sartzeko eta sentitzeko.
ZER: VIVALDIREN "LAU URTAROAK" UMEENTZAKO ANTZEZLANA
NOIZ: AZAROAK-11, ARRATSALDEKO 18:00ETAN.
NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEAN (CLARA CAMPOAMOR).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina