Barakaldo
Antzokian abenduaren 26ean,
larunbatean, arratsaldeko 17:00etan, “ENE
KANTAK” konpainiaren
“ONEKA MARRAZOA” haurrentzako ikuskizuna izango da.
Lur
planeta sufritzen ari da, euririk ez du egiten
azkenaldian,
ur eskasia dago, auto kopurua
ikaragarria
da... Eneko eta Nere kezkatuta
daude,
ezin baitute gehien gustatzen zaien
jolasean
aritu: putzuetan saltatzea.
Liburu
majikoa hartuta uraren bila joango dira:
baina...
lortuko al dute? Oneka marrazoak
lagunduko
al die? Etxera bueltatu ahal
izango
dira? Izan ere... “marrazo handi honek
sortarazten
du beldurra”...
Ene
Kantakarenek haurrak dantzatzeko
abesti
berriak eta freskoak sortzen dituzte.
Zenbaitetan
ere, betiko kantuak moldatu
eta
gaurkotu egiten dituzte. Haurrek erraz
imitatzeko
moduko kanta guztiei loturik
koreografiak,
askotan haurren beraien
laguntzarekin, prestatzen dituzte.
Anima zaitezte eta eroan zeure seme-alabak, umeek ondo baino hobeto pasatuko dute eta.
(Sarrerak 6 euro balio du).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina