2015-11-27

ERABILI, BIZI, ERABIZI


Erabili , bizi, erabizi 

Euskaltzaleon TOPAGUNEko mezua

Erabizitzea da hitz egin, berba egin, solastu, mintzatzea etxetik plazara eta plazatik etxera eraman eta ekartzea
sentitzen dudana eta sentitzen dudan moduan esatea
Erabizitzea da sentitu, pentsatu, ekitea; batez ere, egitea
eta maite zaitut, gorroto haut, tximeleta, astazakil, kikara edo maleruski esatea xedapen gehigarri bat idatzi eta emendakina aurkeztea
alkateari euskaraz hitz egitea, eta alkateak guri euskaraz mintzatzea
Erabizitzea da iratzargailuko irratian “egun on, goizeko zazpiak dira” entzutea
bonjour, buenos días, Diam nga fanan, good morning, bos días, bon día, Allin p'unchay,... bati “egun on zuri ere” erantzutea
nire bilobarekin hitz egiteko praktikatzen ari naiz” azaltzea nahi izan, izan, ekitea
Erabizitzea da elkartzea, batzea, biltzea, topatzea eta batera ekitea
mintzalagun, berbalagun, solaslagun, mintzakide, solaskide, bidelagun edo bidelari izatea
arratsalde on, kafesne bat nahi nuke” eskatzea
eta dutxan “loretxoa” edo “hil da jainkoa” abestea
Erabizitzea da ikasten ari naiz, hitz egin poliki, mesedez” esatea akatsekin (akatzekin edo akatxekin edo falloekin) bada ere, aritzea
egitea, eragitea, ahalegintzea, saiatzea; lotsarik gabe, beldur barik, konplexurik gabe ausartzea
eta saiatzen denari “lasai, ondo ari zara”, “animo, bai, ulertzen da”, “zorionak, asko aurreratu duzu” esatea
Erabizitzea da herriko toki-aldizkaria irakurtzea, agerkari digitalean idaztea twiterren txio batean #hitzmoloia aukeratzea, wikipedian artikulu bat idaztea
eta .eus domeinua erabiltzea
Erabizitzea da plazara irten eta kalea gure egitea
herriko euskaltzaleekin batera antolatu eta herri euskalduna eraikitzea
Erabizitzea da aldarrikatzea, sentsibilizatzea, eraikitzea, gozatzea, jolastea, motibatzea, kexatzea, txalotzea, arduraz jokatzea, adostea,...
Erabizitzea da 365 egunetan -dun, -zale, -gile izatea; euskaldun, euskaltzale, eragile izatea



Bestalde, Abenduaren 2an, Sasiburuk "Erdaldun berriaren kluba" bakarrizketa antolatu du,arratsaldeko 19:30ean, San Bizenteko kultur etxean eta antzezlana bukatu eta batera, 20:30ak aldera, bertaratutakoekin Euskararen Ginkanaren sari banaketa egitea bururatu zaigu. Gero, bertatik gertu dagoen Vieja Banda tabernara joango gara eta han jokoaren inguruko gorabeherei buruz hitz egiteko parada izango dugu.


NOIZ? Abenduaren 2an (asteazkena), 19:30ean bakarrizketa eta 20:30ean sari-banaketa
NON? San Bizenteko kultur etxean (Clara Campoamor)
NORTZUK? Ginkanako antolatzaileak, jokalariak, lagunak...
ZER? Antzezlana + sari banaketa + Vieja Bandara

ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI! ONDO PASATUKO DUGU ETA!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina