2010-10-16

Sagarren denbora

GITE-IPESek Josu Martinezek eta Txaber Larreategik idatzi eta zuzendutako dokumental berria aurkeztu nahi dizue:


"Sagarren denbora. Alfonso Etxegarai eta Kristiane Etxaluz: 25 urte deserritik itzultzen".

Euskal Herriaren historia izan da eta da gure lan ildo nagusi bat. Eta Euskal Herriko egungo historiaren orririk beltzenetariko bat da errepresioa, zalantzarik gabe. Euskal Herri txiki honen aurka bortizkeria latza erabiltzen baitute etengabe, sistematikoki, gobernu handi eta nagusi biek. Errepresio horren alde ilunenetariko baten testigantza eman nahi du film honek, DEPORTAZIOArena. Gaur egungo historia, belaunaldiz belaunaldi bermatu behar dugun transmisioa, ikus-entzunezko euskarriari lotu nahi izan diogu.




Sinopsia: Kristiane Etxaluz xiberotarra eta Alfonso Etxegarai bizkaitarra ezohiko bikotea dira. Biak gaztetik lotuak Euskal Herriaren askapenerako borrokari, beren maitasuna sorterritik 7.000 kmtara bizitzera kondenatuta daude, Alfonso Afrikako irla tipi batean baitaukate aspaldi, deportaturik. Baina erbesteak erbeste, Bidasoaren Herrian dauzkate biek begiak eta sagarren denboran bihotzak; Oraindik iristear den sagarren denbora emankorrean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina