2025-12-13

PIZKUNDEA EKITALDIA



ABENDUAK 27 · EKITALDI NAZIONALA · BILBAO ARENA 

Euskararen etorkizuna jokoan dago. Azken datuen arabera, euskal hiztunen % 17,5 baino ez dira egunerokoan euskara erdarak baino gehiago erabiltzen dutenak, eta euskararen presentzia ahultzen ari da kalean, eskoletan, pantailetan.... Ezer egin ezean 11 urte barru euskara arnasgunerik gabe gelditu daiteke.

 Hauek guztiak euskararen egiturazko minorizazioaren ondorioak dira. Azken hamarkadetan zehar egindako ahalegin kolektiboari esker euskararen biziberritze prozesuak aurrerapen handiak izan dituen arren, ofizialtasunaren ukazioak, euskararen aldeko hizkuntza politikak eraisten ari diren oldarraldi judizial, politiko eta mediatikoa, zein glonalizazioaren egungo aldaera homogeneizatzaileak, bizitzaren digitalizazioak eta bestelako erronka berriek euskara eta euskal hiztun komunitatea larrialdi linguistikoan jarri gaituzte. 

 Baina itxaropena ez da zain egotea. Itxaropena egitea da. Beraz, ekiteko garaia da. Ekar dezagun euskara berriz ere gure lehentasunetara. Abenduaren 27an elkartu gaitezen euskaltzale guztiok: -Euskaltzaleon indar eta batasunaren erakustaldi bat egiteko. -Euskal jendarte osoari mezu argi bat helarazteko: euskara guztion ardura dela. -Hizkuntza-politiketan jauzi sendo bat bultzatzeko. Etorkizuna dago jokoan! Euskaltzaleon garaia da! 

Abenduaren 27an elkartu gaitezen euskaltzale guztiok:

  • Euskaltzaleon indar eta batasunaren erakustaldi bat egiteko. 
  • Euskal jendarte osoari mezu argi bat helarazteko: euskara guztion ardura dela. 
  • Hizkuntza-politiketan jauzi sendo bat bultzatzeko. Etorkizuna dago jokoan! Euskaltzaleon garaia da!

           SARRERAKwww.pizkundea.eus

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina