Bi zuhaitz landaketa antolatu ditu Barakaldoko Eguzkik, Sasiburu elkartearen, Sukar Horiaren, Eguzkizaleak konpartsaren eta Bagatzako kontsumo taldeen laguntzaz.
Landaketak (guztira, 600 zuhaitz inguru) Larrabetzun izango dira. Lehendabizi, hainbat gaztainondo, sagarrondo eta beste frutarbola landatuko ditugu Aitorren lursailetan. Gero, mendian gora, ezkerreko maldan, bertoko basoa sartuko dugu: haritzak, lizarrak, urkiak eta beste. Helburua argia da: bertoko baso bat sortzea da, klima-beroketari aurre egiteko, gainbehera doazen hainbat espezieri babesa emateko eta, oro har, biodibertsitateari zein pertsonei on egiteko.
Lehenengoa landaketa larunbat honetan izango da, hilak 21. Goizeko 9:00etan abiatuko gara Barakaldoko Beurko Berria bus-geltokitik, autoetan. 9:30ean, berriz, Larrabetzuko Done Meteri eta Done Zeledon elizatik aterako gara, baso bat landatzeko prest.
Bigarren landaketa martxoaren 7an egingo dugu. Beurko Berria bus-geltokitik abiatuko gara, baina autobuses. Persona helduak, 3 euro; haurrak, doan.
Bi egunetan, zuhaitz landaketak egin eta gero, Larrabetzuko txoko batean bazkaltzeko aukera izango dugu.
HITZORDUAK
Otsailak 21
Irteera, goizeko 9:00etan, Beurko Berria bus-geltokitik. Autoetan joango gara, ea guztiak betetzen ditugun.
9:30ean, Larrabetzuko Done Meteri eta Done Zeledon elizatik aterako gara.
13:30ean, bazkaria Larrabetzuko txoko batean (dohanik).
Martxoak 7
Irteera, 9:00etan, Beurko Berria bus geltokitik. Autobusa 3 € helduak eta haurrak dohainik.
10:00etan, zuhaitz landaketa.
13:30ean, bazkaria Larrabetzuko txoko batean. Dohainik.
16:30ean, itzulera.
Izenematea: eguzkibarakaldo@gmail.com edo sasiburu@gmail.com
Oharra: botak eraman behar dira eta, badaezpada, aldatzeko arropa.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina