2014-12-04

HORMAKIN LEHIAKETA



Hormakin lehiaketan hainbat parte hartzaile izan dugu, eta hortaz SASIBURU  elkarteko kideok pozarren gaude geure ekimen xume honetarako  izan duzuen interesarekin. Beraz, hasieran aste honetan bertan saridunen izena argitaratuko genuela esan arren, erabakia datorren asteko ostegunera arte atzeratzea otu zaigu (patxada gehiagoz erabaki ahal izateko).

Hona hemen jaso dugun hormakin horietako bat arauetan esan genuen bezala hormakin interesgarrienak argitaratuko ditugu geure sare sozialetan eta gero zeuen lagunekin partekatzeko eskatuko dizuegu. 

Ondo izan eta euskaraz murgildu sare sozialetan ere !!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina