DESENTXUFATUAK
BARAKALDOKO HIZKUNTZA ESKOLAN
“Ez Dok Hiru” antzerki taldeak “Desentxufatuak” lan komikoa aurkeztuko du
MARTXOAREN 26ean, arrtsaldeko 18:30ean BARAKALDOKO HIZKUNTZA ESKOLAN. Patxo
Telleriak eta Mikel Martinezek parte hartzen dute euskarazko antzezlan honetan.
Ikuskizunak euskara eta sexuaren arteko
harremanak erakusten ditu. Talde honek aspaldi arrakasta handiz
aurkeztutako “Euskara Sencilloaren Manifestoa” eta “Larru haizetara” lanak berreskuratu eta
horietako atalik onenak bildu dituzte beste honetarako.
Ikuskizun honetan galdera batzuk luzatzen
dituzte: Zer egiten duzu dagoeneko ez duzula balio esaten dizutenean, gizarteak
albora uztean? Nola egiten diozu aurre azken aurrerakuntza teknologikoak nagusi
diren munduari telebista zahar bat baino ez bazara?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina