2013-09-13
EUSKARAZ BIZI LASTERKETAK ERRONTEGIN
Aurten bigarren aldiz antolatuko ditu Kontseiluak herri-lasterketak. Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren baitan kokatutako ekimena da hau. Euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin eta egindako hautu hori harrotasunez, herri-lasterketen bitartez adierazi nahi da Euskal Herriko herri desberdinetan. Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu nahi du Kontseiluak ekimen honetan parte hartzera.Haurrek nahiz helduek parte hartzeko aukera izango dute, eta sariak, musika, edariak eta elastikoak eskuratu ahal izango ditugu bertan.
Barakaldon iaz bezala zenbait talde euskaltzalek sustatuko dugu euskararen aldeko ekitaldi eder hau.
Barakaldon Errontegiko jaien barruan burutuko dugu aurten, datorren irailaren 21ean, larunbata, eguerdiko 13:00etan Ainara plazan (Bizkaia kalea).
www.euskarazbizinahidut.org .
EUSKARAZ BIZI NAHI DUT HERRI LASTERKETA.
AINARA PLAZA(BIZKAIA KALEA). ERRONTEGIN.
IRAILAREN 21ean EGUERDIKO 13:00ean.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina