2013-02-08

Emaztegaiaren semea antzezlana



 DATORREN OTSAILAREN 22AN, OSTIRALA, GAUEKO 20:30ETAN EUSKARAZKO BESTE KOMEDIA DIBERTIGARRI BAT ANTOLATU DUTE BARAKALDOKO ANTZOKIAN:

EMAZTEGAIAREN SEMEA

Emaztegaiaren semea komedia handi egiten duten istorio horietakoa da eta horren arrazoia hauxe da: eszena gehienetan, elkarrizketa dramatikoen erdian, umorea azaltzen da.
Gertakizun nagusi bi dira egitura tragikomikoaren oinarria, gurasoen ezkontza eta familia-jatetxea den zorigaiztoko negozioa kate multinazional bati saldu beharra: aurrera egiteko enpresari txiki horren trikimailuak, bere balioek inolako
baliorik ez dutela ikusten ari den agurea, oroimena galdutako atsoa…
Ikuslea barre algaratik negargurara eramaten duten pertsonaiak eta egoerak, emozio bi horiez berdin gozaraziz. Azken batean, bizitzaren beraren pasarteak eszenan. Gutako edonori gertatutako edo gerta dakizkiokeen istorioak.

INFORMAZIO GEHIAGO HEMENTXE DUZUE: 

http://www.teatrobarakaldo.com

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina