Beste jarduera interesgarriren berri eman behar dizuegu, Barakaldoko AEK-k Korrika Kulturalaren barruko bakarrizketa saio umoretsua antolatu du datorren asteko ostegunerako, otsailak 21, 19:30ean San Bizenteko Kultur Etxean. Emanaldiaren izena “Euskalduna naiz eta arraro nago” dugu, eta antzezleak Barry Barrez irlandarra eta Baltziskueta dira.
Bakarrizketa saio honetan bi euskaldun azalduko zaizkigu bi bizipen desberdinekin. Bata, Irlandatik etorritakoa, ikasteko prozesuaz arituko da umorez eta musikaz lagunduta.
Bestalde, Baltziskueta Iruñetik datorkigu, egunerokotasunean euskararen inguruko egoerak kontatzeko prest. Sasiburukook dagoeneko izan genuen Barryren istorioen berri, eta aitortu behar dugu bere kontakizunekin primeran pasatu genuela Barakaldora etorritako aurreko aldian.
ANIMA ZAITEZ ETA DATORREN OSTEGUNEAN ELKAR IKUSIKO DUGU!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina