2011-04-06

Bertso bira San Bizenten


KORRIKA-ren hasiera gero eta hurbilago daukagu. Gero eta gutxiago falta da, KORRIKA-k Euskal Herriko kaleak kolorez, ilusioz, indarrez,  alaitasunez  edo gogoz zipriztindu ditzan. Aurtengoa 17.edizioa dugu. Gure herrian indartsu gaudenaren seinale. Milaka euskaltzale mugitzen gara KORRIKA-ren inguruan, aek-k beste hainbat eragileekin elkarlanean hamaika antzerki, kontzertu, edo poteo antolatzen ditu, eta hain zuzen ere, datorren Apirilaren 8an Sasiburu, AEK, San Bizenteko Jai batzordea eta Kilika bertso eskolaren artean bertso poteoa antolatu dugu arratsaldeko 20.00etatik aurrera, San Bizenteko tabernetatik zehar.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina