2022-06-29

2022ko Barakaldoko jaien pregoilariak!

Dakizuenez, aurten gure 30. urteurrena ospatzen gaude eta urte guzti hauetan egindako lana goraipatzeko Barakaldoko jaien pregoilariak izateko aukeratuak izan gara. 

Poz handiz hartu dugu berria eta herriko euskaltzale guztiekin partekatzea gustatuko litzaiguke. Horregatik, uztailaren 9an egingo den kuadrilen jaitsiera eta pregoia gurekin ospatzera gonbidatu nahi zaituztegu. Ez ahaztu zure euskararen aldeko kamiseta edo banderola!

Bestetik, uztailaren 14an Asier Kidamen eskutik magia-poteoa egingo dugula aurreratzen dizuegu.

Animatu, euskaraz bizitzera goaz!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina