2026-10-21

ERRIGORA KANPAINA

 

Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bideaemanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.

    Udazkenean Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka. Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskiak milaka etxetara eramaten dituzte kanpaina honetan. Kasu honetan, auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsua egiten diogu (saski bakoitzaren balioaren %25). 2013an kanpaina lehenengoz egin zenetik eskaintzan hainbat aldaketa egin dute. Egun 3 saski ematen dira aukeran.

Saskiak bihartik, urriak-22, azaroaren 12ra arte eskatu ahalko dira.beti bezala Errigora kanpainako webgunearen bitartez:

                            www.errigora.eus       

              Anima zaitez eta egin ezazu zeure eskaria!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina