2021-03-02

IRAKURLE KLUBA.DENDAOSTEKOAK LIBURUA



 Barakaldoko berbalagunak Uxue Alberdi idazlearekin elkartuko dira martxoaren 16ean, 19:00etan, Clara Campoamor Kultur Etxean. Bertan "Dendaostekoak" liburuaz jardungo dute giro atsegin eta lasaian eta segurtasun neurriak bermatuta egongo dira. 

Parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea 678 626 567 telefonoaren bidez edota barakaldo_berba@aek.eus e-postara idatziz. 

Plazak mugatuak dira.

2021-03-01

ITSASPETIK AZALERA.ANTZEZLANA

 

SASIBURU ELKARTEKOOK beste ikuskizun interesgarri bat antolatu du KULTUR ERROTA egitasmoaren barruan:

"ITSASPETIK AZALERA, AZALETIK PLAZARA" ANTZEZLANA

“Emakumie naz, kostakue, euskaldune…Barre ein dot baitxe negar be, baina batez be maitxatu izen dot eta maitxatzen dot bizi nazen eta hilko nazen mundu bazter hau.”

Auzkeztera gatozen formatu txikiko antzezlan honetan, poesia, istorioak eta kantuak tartekatzen dira, garai bateko emakumeen bizipenak azaleratzeko. Kostaldeko herrietan, olatuen joan-etorriak ekartzen ditu bizibidea eta heriotza; poza eta tristura; maitasuna eta gorrotoa… eta aspaldiko kontu etakantu zaharrak.

Antzerki honetan, mendeetan zehar kresalak emakumeei azalean utzitako aztarnak bildu eta plazaratuko ditugu: askatasun eza, ezkontz behartuak, maitasun ukatuak eta emakume izate hutsagatik ezarritako rol derrigortuak"


ADI EGON! AFOROA MUGATUA DA!

NOIZ: MARTXOAREN 17an, arratsaldeko 19:00etan

NON: GURUTZETAKO KULTUR ETXEAN.


EMAN EZAZU IZENA: sasiburu@gmail.com


2021-02-12

PAPEREZKO ZIRKUA.APIKA.SARRERAK AGORTUTA.

 



ADI EGON!!

SASIBURU ELKARTEKOOK ANTOLATU DUGUN APIKA TALDEKO SAIOAREN SARRERAK AGORTURIK DAUDE.

BESTALDE, GOGOAN IZAN ZEURE EUSKARA POLITA DA KANPAINAKO POLTSAK SALGAI DAUDELA AEK-KO EUSKALTEGIAN.



 

2021-02-09

GURASOLAGUN TALDEA DESERTU AUZOAN


   Barakaldoko Desertu auzoan gurasolagun talde bat osatuko da. Bertan, hainbat familia euskaraz elkartu eta arituko dira giro on eta alaian.

 Animatuz gero, jarri gurekin harremanetan: 678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus. Talde txikiak izango dira eta toki seguruetan elkartuko dira.


ANIMA ZAITEZTE ETA PARTE HARTU!!

IPUIN KONTALARIA GURUTZETAN



 


SASIBURU elkartekook beste jarduera dibertigarri bat antolatu dugu umeentzat.

PAPEREZKO ZIRKOA. IPUIN KONTALARIA

NON: GURUTZETAKO KULTUR ETXEAN.

NOIZ: OTSAILAREN 26an, ostirala, 18:00etan.


ADI EGON! AFOROA OSO MUGATUA BAITA (45 ikusle).



Pandemia dela eta, izena ematen duzuenok hogei minutu arinago etortzea eskatzen dizuegu ikusle guztiei tenperatura neurtzeko eta dagokizuen eserlekuan ondo kokatzeko.
Umeen ardura guraso batek behintzat arduratu beharko du.
Bestela sarrera librea izango da okupatu ez diren lekuetan (antzezlana hasi baino 5 minutu lehenago aforoa bete arte).


ANIMA ZAITEZTE ETA EMAN IZENA!! (Izen deiturak eta telefonoa+umea edo umeen izenak).

EMAN IZENA: sasiburu@gmail.com



2021-02-04

BIDAIA FRUSTATU BATEN ABENTURA EDERRA

 

Asier Arroita abenturazaleak bizikletaz egindako bidaia kontatuko digu, otsailaren 16an, 19:00etan, Barakaldoko AEKn. Derrigorrezkoa da izena ematea eta segurtasun neurriak betetzea, musukoaren erabilera barne. Honela kontatzen digu Arroitak: "Esperientzia asko batu ditut zazpi hilabetetan, eta azkenik, birus famatuaren ondorioz, etxerako bidea presaka hartu behar izan nuen.Bidaian zeharkatutako 9 herrialdeetan ikusitakoa, eta halako bidaia bat egiteko ikasitakoa partekatu nahi dut.

EMAN IZENA:

678 626 567
barakaldo_berba@aek.eus

2021-02-02

KIDAM MAGOAREN SAIOAK


Barakaldoko gurasolagunek beste ekintza bat izango dute otsailean, zehazki, hilaren 12an, bi saio antolatu dituzte Asier Kidam magoarekin, 18:00etan eta 19:00etan, Hala Dzipo musika eskolan. Magiaz gozatzeko irrikan bazaude toki seguru batean eta familia giroan, ez izan zalantzarik eta eman izena. Segurtasun neurri guztiak beteko dira.

 Izena emateko azken eguna otsailaren 11 izango da.

678 626 567
barakaldo_berba@aek.eus

2021-01-25

Argazki lehiaketa: #ZureEuskaraPolitaDa

"Zure euskara polita da" kanpainaren baitan, Sasiburuko kideok argazki lehiaketa bat antolatu dugu!

Bidali "Zure euskara polita da" mezua duen argazki bat beranduenez otsailaren 28an eta sari hauetako bat irabazteko aukera izango duzu:

1. saria > Errigora produktuen saskia + Korrikako katilua

2. saria > Liburu bat + komiki bat

3. saria > Zure euskara polita da poltsa

Argazkien originaltasuna baloratuko dugu. 

Parte hartzeko, bidali zure argazkia hona: info@sasiburu.eus

📲Nahi baduzu, argazkia gizarte sareetan partekatu #ZureEuskaraPolitaDa traolarekin! 

Bestela, guk egingo dugu😜!


GALDERAK:

  • Argazki kamara profesional batekin egin behar dut?
Ez da beharrezkoa, zure mugikorrarekin egin dezakezu!
 
  • Argazki bat baino gehiago aurkeztu ditzaket?
Bai, gehienez hiru. 

  • Ez naiz Barakaldokoa, parte hartu dezaket?   

Bai, noski! Lehiaketa euskaldun guztientzako zabalik dago.

  • Irabazlea izatekotan, saria non eskuratuko dut?
Barakaldon, lekua e-postaz zehaztuko da.