Matrikulazio garaia iritsi da gure herrira. Urtero legez zeure semea edo alabarentzat aukerarik onena gomendatu gura dizuegu, D eredua!
Ez izan zalantzarik zeure seme edo alabarentzako bitaminarik onena D eredua da!
10 arrazoi:
- Barakaldoko 2 hizkuntza ofizialak erraztasun osoz erabili ahal izango dute.
- Txikitatik 2 hizkuntza ikasten badituzte, erraztasun handiagoa izango dute aurrerago bestelako hizkuntza batzuk ikasteko.
- Ikasketak bukatutakoan errazago gertatuko zaie lana topatzea.
- Derrigorrezko hezkuntza bukatutakoan ez dute euskaltegian euskara ikasteko aparteko ahalegin pertsonalik eta ekonomikorik egin behar izango.
- Klasean euskaraz ikasteagatik ez dute gaztelania ahaztuko, Barakaldon hedatuen dagoen hizkuntza dela kontuan hartuta.
- Barakaldo bezalako leku erdaldun batean B ereduak nekez lortzen du umeen euskalduntzea. D ereduko ikaslegoak soilik ageri du hizkuntza bietan pareko gaitasun maila, beraz beraiek dira elebidun osatuenak.
- Bertako kultura, ohiturak, kantak... ulertzeko euskara ezagutu beharra dago. Hizkuntza bakoitza, ingurua ulertzeko modu desberdin bat delako.
- Inkestetako datuek erakusten dute D ereduan ikasten duten ikasleek beste ereduetakoen pareko emaitzak lortzen dituztela.
- Euskara, gizartean pertsona modura garatzeko daukaten beste baliabide bat da. Euskara ez ezagutzeak gizarteko zenbait esparrutan parte hartzea eragozten die.
- D ereduko ikaslegoak balore, kultura, ohitura, hizkuntza... ezberdinen aurrean jarrera irekiagoa erakusten du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina