2011-01-10

BAGINAREN BAKARRIZKETAK

"Baginaren bakarrizketak" egindako elkarrizketa batzuen emaitza da. Horretarako adin, arraza, maila kultural eta sozial ezberdinetatik datozen 200etik gorako emakumeri egin zieten elkarrizketa.

Obraren helburura da emkumeak euren sexualitatearekiko sentitu eta sentitzen dituzten erru eta lotsa sentipenetatik libre uztea.

"Baginaren bakarrizketak" gehien antzeztu den testu garaikideetako bat da, eztaibada piztu, moldeak apurtu, dinamika sortu egiten du, eta lotsarik gabe, argi eta garbi azaltzen du emakumeen sexualitatea.

Umorea, samurtasuna eta tarteka izua adieraziz, bi aktorek ematen diete ahotsa istorio sare honetako emakume protagonistei, eta baraiek bezala, barrearen ondoan poesia eta probokazioa jartzen dute.

Eguna: urtarrilaren 16an, igandea
Ordua: 19:00etan

Hizkuntza: Euskera
Iraupena: 1 ordu15 minutu
Egilea: Even Ensler
Konpainia: Txalo Produkzioak
Zuzendaria: Begoña Bilbao
Intérpretes: Aitziber Garmendia, Ainhoa Garai

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina