2025-12-04

BARAKALDOKO 2025eko FOLKLORE JAIALDIA


 BADATOR BARAKALDOKO 2025eko FOLKLORE JAIALDIAREN EDIZIOA!!

HERRIEN ARTEKO XXVIII. FOLKLORE JAIALDIA
Barakaldoko Herrien arteko Folklore Jaialdiak 28. edizioa ekarriko du aurten. Beurko-Bagatzako Ibarra-kaldu elkarteak antolatuta, egitaraua abenduaren 5ean eta 6an gauzatuko da.

Jaialdiak 1997an abiatutako bidea pandemiak baino ez du eten. Aurreko 27 edizioetan parte-hartzaile ugari izan dira. Horrela, talde antolatzailearekin batera, 50 dantza taldek hartu dute parte, hala Estatuko autonomia erkidego guztietakoek, nola Andorra, Belgika, Frantzia, Italia eta Portugalgoek. Halaber, 35 musika taldek parte hartu dute, baita hainbat bertsolarik ere. Era berean, Bizkaiko 18 talde aritu dira anfitrioi gisa, Barakaldotik kanpo egindako emanaldietan.

Musika Eguna: abenduak 5, ostirala, Barakaldo Antzokian (19:30)
Euskal Herrikoak dira aurtengo bi talde gonbidatuak: lehena, Bostak eta laurenak taldea; bigarrena, Sorginak taldea. Ohi bezala, Ibarra-kalduko musika taldea arituko da anfitrioi gisa, eta saioa ixten.
Dantza Eguna: abenduak 6, larunbata (Barakaldo Antzokia, 19:30)
Edizio honetan, Gaztela eta Leongo eta Portugalgo talde bi ditugu bisitari: batetik, Arévalo udalerriko Entre Ríos folklore elkartea, Avilatik; bestetik, jaialdiari nazioarteko kutsu handiagoa emateko, Os Moleirinhos do Gadanha taldea, Troporiz herrikoa, Portugalgo Monçãoko udalerritik. Horiekin batera, talde anfitrioia ere arituko da, Ibarra-kaldu, eta aurtengo ikuskizunean ohiko dantza emanaldiarekin erraldoien parte hartzea uztartuko du, hain zuzen ere, azken alderdi hori jo eta su lantzen eta sendotzen baitabil taldea, 2019az geroztik. Zehazki, 2021ean estreinatu eta urte hartako jaialdian ere aurkeztu zen "Erraldoiak oroibide" ikuskizunaren beste bertsio bat taularatuko da, eraberritua eta garatuagoa, oraingoan, erraldoiak eta dantzariak arituko baitira batera.

Abenduak 5, ostirala
19:30 –Barakaldo Antzokia
MUSIKA EGUNA
BOSTAK ETA LAURENAK
SORGINAK
IBARRA-KALDU

Abenduak 6, larunbata
19:30 –Barakaldo Antzokia
DANTZA EGUNA
ENTRE RIOS FOLKLORE ELKARTEA, Arévalo, Avila, Gaztela eta Leon)
OS MOLEIRINHOS DO GADANHA, Troporiz (Monção, Portugal)

IBARRA-KALDU, Barakaldo (Bizkaia, Euskal Herria)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina