2025-12-19

PIZKUNDEA EKITALDIA BILBAO ARENAN

 

   Abenduaren 27ko ekitaldia euskarari Pizkunde berri bat emateko lehen argi-izpia ekartzeko asmoz egingo dugu: itxaropenaren txinparta pizteko. Egun horretan Bilbao Arena aldarrikapenez, musikariz, kulturgilez eta milaka euskaltzalez bete beharko dugu, hiru helbururekin: 


  1. Euskaltzaleon indar eta batasunaren erakustaldi bat egiteko. 
  2. Euskal jendarte osoari mezu argi bat helarazteko: euskara guztion ardura da. 
  3. Hizkuntza-politiketan ezinbestekoa eta premiazkoa den jauzi sendo bat bultzatzeko. 


 Ekitaldirako sarrerak 10 eurotan eskuratu daitezke




  Egitaraua, sarrerak eta informazio guztia Pizkundea.eus webgunean aurkitu dezakezue. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina